Datorren larunbatean, hilaren 7an, egingo dute Zenbat Gara elkarteak antolatuta. S. Anton elizatik abiatuta, hamar leku desberdin bisitatuko dituzte, eta bakoitzean emakume bati edo emakumeei lotutako azalpenak emango dituzte, Iraia Biteri antolatzaileak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasiraiabiteri.mp3 Deskargatu hemen
Europarekin ez du loturarik izango datozen urteotan;merkantziarik ez du garraiatuko; oso garestia da martxan jarri aurretik ere; triskantza ekologikoa oso handia da; hiritarrok ez dugu ezer pintatzen… Eta aipatu guztia gutxi balitz, abiadura ez da handia izango, Josu Larrinagak komentatu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Ordizian egingo du, hilaren 4an. Topaguneak antolatuta, tokiko euskal elkarteen laguntzarekin, aurten 29 emanaldi izango dira datozen hilabeteetan, 8 filmarekin saio bakoitzean, Arrate Illarok azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasarrateilaro.mp3 Deskargatu hemen
Atzerritarrek gure herriaz egindako hainbat pelikula ikusgai izango dira gaurtik aurrera EHUko Bizkaia aretoan. Horiekin batera, egun bakoitzean, asteazkenera arte, hitzaldi bat prestatu dute, Josu Martinez zine zuzendariak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasjosumartinez.mp3 Deskargatu hemen
Barakaldoko udalarena izanik, azkenean EAJri saldu diote, egoera erregulatzeko asmoarekin. Ondo baina horretan zenbait puntu ilun daude, prezioarena esaterako, oso baxua izan delako Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean “Udalerri euskaldunak epaitegietan”. Pertsonaia PSNko Ainhoa Aznarez da, eta Erdiko Kaieran Guggenheim museoaren akordioa dago. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak bi elkarrizketa komentatu ditu: Val di Susako Erri de Lucari, eta Joxe Manuel Odriozolari egindakoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150227solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
“Hau Pitxu, hau!!” oihuak entzuteko aukera aurkeztu digute gaurkoan Agus, Apolo, Iosu eta Agurtzanek, Altzürükün jokatuko den Maskaradara joateko gomitea eginez; baina ez hori bakarrik: ezagutzen duzue Leizarrate edo San Adrian tunelaren ingurua?, ba al dakizue orburuak nola prestatzen diren?, entzun duzue Anger taldearen “Sute perfektua” diska? Guzti hori Mieltxoren […]
Dirua gora dirua behera zeintzuk dira gauzak garrantsitsuenak? Ane Monna, OSkola eta Karramarroik horretaz eztabaidatu ostean laguntasuna dela inportanteena erabaki zuten https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150227gaurezdagoeskolarikharginatalamia.mp3 Deskargatu hemen
Gaur inauguratuko dute Guggenheim museoan. Niki de Saint Phalle artista feministaren erakusketa. Bertan 200 artelan baino gehiago dira: argazkiak, eskulturak, margolanak, zinea… Zeharo gomendagarria Alvaro Hilarioren ustez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150227solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Otsaileko bigarren denboraleak, besteak beste uholdeak ekarri ditu EHko hainbat txokotara: Nafarroa Garaiko kasuan, larrienak Ebro ibaiak sortu ditu. Horrez gain, Mikel Bujandak “Oinarrizko errenta, eta Bake soziala diruz lagunduta”, “Osasuna, eta CAN”, eta Gerezipot Ihauteriak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150227solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
