Pasa den astean eta bertan, aztertu eta eztabaidatu ondoren, ebazpen garrantzitsua hartu zuten: barakaldotarren osasuna (urari dagokiona) guztiz bermatuta egon arte Oiolako urtegiaren konexioa ez egitea. Talde guztiek eman zuten horren aldeko botoa PSEk izan ezik, eta Gotzon Hermosillak kontatu digunez, ikusi beharko alderdi horrek (Barakaldoko alkatetza duena) zer egingo […]
Gaur Karramarroik ez du etxerako lanik egin telebistaren aurrean egon delako alferrarena egiten. Oskola eta Ane Monna inurri bezalakoak zintxo zintxo izan dira ta bere etxerako lanekin lagunduko diote. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150220gaurezdagoeskolarikinurriak.mp3 Deskargatu hemen
Agurrek eta Agusek kale egin digute!!!! Dena den ez dugu aukerarik galdu Pagasarrin barna ibiltzeko, amantala jantzi eta oilasko bular beteak prestatzeko, J. Mª Beltranen “Hots Larretan” diskarekin gozatzeko eta gomendio gisa jakizue, Bilboko auzo gehienetan aratusteak segitzen duela asteburuan. Badago bai non gozatu! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150221zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Argia astekariaren 2450. zenbakia aurkeztu digu bertako Unai Brea kazetariak. Azalean CANi buruzko “El Banquete” liburuaren egileak agertzen dira. Erdiko Kaieran Fermin Muguruza, eta Termometroan beste bi artikulu: “Bake giroa eskasa oraindik ere alde batetik, eta Fermin Etxegoien bestetik. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Larrun gehigarria komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150220solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen […]
Iruñeako taldearen egoera benetan delikatua da, gero eta datu kezkagarri gehiago agertzen ari direlako. Horrez gain, Mikel Bujandak Euskararen legearen aldaketa, CAN, Faurecia enpresa, eta Nafarroa Garaiko Bertsolari Txapelketa komentatu diitu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150220solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Atzo hasi zen, 4713. urtea, egurrezko ahuntzarena hain zuzen. Hori dela kausa, igandean hainbat ekitaldi prestatu dituzte Arriaga Plazan, Patxi Suarez Qiao Zubia kultur elkarteko presidenteak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150220solaspatxisuarez.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko saioak bi atal izango ditu: lehenean, Josu Billelabeitia BELAKO taldeko gitarra-jotzaileak euren azken lanei buruz egingo du berba, “Bele beltzak baino ez” eta “AAAAAAAA” (Belako Records, 2014); bigarrenean, euskal talde mitiko bat gogoratuko dugu: DELIRIUM TREMENS. Egurrrreeeeee!!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150219artayorranjosueralabeitia.mp3 Deskargatu hemen
…datoz bertsoaren zantzuak gaurkoan, bertan jokatu baita Nafarroako Txapelketaren azken final laurdena; saioaren nondik norakoak eta batez ere protagonisten abilezia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150218potto.mp3 Deskargatu hemen
Astelehenean eman dute “Ciutat morta” dokumentala Bilbao Arten. Bartzelonan 4F aferaren inguruan gazte batzuk gartzelara eraman zituen tortura eta amarru kasua agerian uzten duen dokumental argigarria dugu, oihartzun handia izan duena. Alvaro Hilario kazetaria Xavi Artigas eta Xapo Ortega egileekin izan da, asteon Bilbora etorri baitira lan hori aurkeztera. Informazio […]
Bikoteengan, baina ez soilik horiengan, behin baino gehiagotan entzun dugu “desio falta” dagoela. Nola ulertzen dugu hori? Nola definitu? Eta irtenbideak? Gaurkoan Igor Erauzkin sexologoak galde horiei eta gehiagori erantzun die. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150219solasigorerauzkin.mp3 Deskargatu hemen
