Egitasmoa kolokan eta bi langileen etorkizuna airean, Udalak dirulaguntzak kendu ostean. Horrez gain, Asier Garciak Gasteizko S. Antonio kaleko bulegoen kontratua, edo Errekaleor Bizirik!-en salaketa komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agendan zinema, bertso-saioak, eta kontzertuak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150225solasasiergarcia.mp3 Deskargatu henmen
Barrualdea. Eguna. Eliza bat. Abadeaz gain dozena erdi pertsona bildu dira jaunartzera. Zuri beltzez dakuskigun aurpegi eta janzkerek ipar europako klimaren hotza iradokitzen digute. Aurpegiak, keinuak, hitzak, eskuak, bizkarrak, pertsonak. Nork behar du soinu banda, argi-itzalez plano perfektoak sor daitezkeenean? Zergatik gehitu behar ez den musika kanpaien, elizako organoaren, pausuen, […]
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltz aste honetakoekin hasi da: asteazkenan Zine txokoa eta Sons of Bill kontzertua. Ostegunean beste bi kontzertu, eta gauza bera ostiralean. Larunbatean, aldiz, Hiromi Yoshida eta Axen Escaladaren ikuskizuna, eta Nancy Rubias kontzertua. Eta datorren astean, denetarik: Urbeltzen Dantza Ganbara, kontzertuak, Arrosa Sareko Jardunaldiak… […]
Jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko, EKKIk bilera egingo du kulturako eragileekin ostegunean Bilboko Euskararen Etxean. Igor Estankonak kontatu digunez, EKKIk ez du alimaleko egiturarik elikatuko: egitasmoa betetzeko sortzaileei banan-banan galdetuko die. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150224solasigorestankomna.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150224solasasteirunebige.mp3 Deskargatu hemen
Pantxo Irigarai, Irulegiko Irratiko kazetariaren eskutik. Gurean bezala hango Lapurdiko kostaldean ere alerta laranjan daudela aipatu digu; halaber, Nikola Bonaimaison Baionako ospitaleko mediku ohiaren egoera, Parisen abian den Laborantza saloinaren berri,eta azkenik F. Aranburu “Txistor” euskal preso politikoari buruzko aipamenak ere presente dira gaurko kronikan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150224solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen
Bihar izango da, hilak 25 goizeko 11etan, Bilbo Hiria Irratiak antolatuta. Biharkoan, Asier Altunaren hiru labumetrai izango dira ikusgai: “Artalde”, “Txotx” eta “Zela trovek” (Belarra mozten). Gero, Asier Altunarekin berarekin hitz egiteko parada izango dute ikusleek, Iraia Biterik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150224solasiraiabiterizinetxokoa.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, 11 Ispilu bertsio saioan Michael Jacksonen Billie Jean kantuaren bertsioak entzungo ditugu. 1982an kaleratutako Thiller album famatuan ageri zen Jacksonek berak idatzi eta Quincy Jonesek ekoitzitako hit dantzagarri hau. Honen bertsioak egin dituztenen artean, Chris Cornell, PATAX edo Hazurbaltzak aipa ditzakegu, besteak beste. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150222hamaikaispilubilliejean.mp3 Deskargatu hemen
Otsaila eta maiatza bitartean izango dira aurtengoak, 18 hain zuzen. Horietariko batzuk on line izango dira, eta beste batzuk Eibarren, Gasteizen eta Iruñean. Zer nolako ikastaroak, matrikula, diru-laguntzak etab, Idoia Torregaraik azaldu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150223solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen
Xabier Zubialderen aipatu liburua pasa den astean aurkeztu zuten Bilbon, Ekoetxean. Bertan EHko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten du egileak. Gero, “Defenditu beharreko 13 pausu” jorratzen ditu, global zein lokal mailetan. Oso liburu interesgarria Iñaki Barcenaren ustez, eta doan eskuratu ahal da: www.yumpu.com/eu/document/view/32259189/euskal-herriaren-burujabetza-energetikorantz-joateko-gida/3. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150223solasinakibarzenas.mp3 Deskargatu hemen
