Hasteko “lehnengo aldia” zer egiteko? Galdera argituta, Igor Erauzkin sexologoak esperientzia horren inguruko hainbat ñabardura aztertu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150204solasigorerauzkin.mp3 Deskargatu hemen
Oinarrizko errentarekin hasi ondoren, orain emakume islamiarren beloaren aurkako kanpaina hasi dute. Horrez gain, Asier Garciak Eraso arrazista bat Gasteizen, Trebiñuko agintarien bilerak, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150204solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Zinema fikzioa errealitate mozorrotzen saiatu da askotan. Dikotomia horretan, mozorrotzeak berezko garrantzia izan du beti. Sinpsondarrek gaztigatu izan digute: hemen zaldi pintatuak erabiltzen ditugu zebrarena egiteko, eta zebra pintatuak zaldiak irudikatzeko. Mozorroen bidez pertsonaia ezberdinak eraiki daitezke, adibidez, ‘Some like it hot’ pelikularen Josephine eta Daphne musikariak, ‘Irma la douce’ […]
.. elkarretaratze-ikuskizuna egin dute EILASeko lagunek gaur goizean Bilbon, Jaurlaritzaren Delegazioaren aurrean. Aurre-matrikulazio epea irekita dagoela, Ana Perezek euskal eskolaren geletatik erlijioa atera behar dela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150203solasanaperez.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150203asteixabel.mp3 Deskargatu hemen
Urtarrilean izandakoari errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek otsailekoa komentatu du: musika, erakusketa, zinema, poesia, mendi taldea… Etorkizunean martxan jarri nahi duten egitasmo pare bate ere aipatu digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150203solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen
Hordago ardoa ikuskizunaz aritu gara gaurko saioan. Mikel Garaizabal enologoak eta bere bandak, zuzeneko musika, margolanak, antzezpena eta bideoak ustartuz, ardoa gozamena dela ezagutzeko aukera paregabea. Peru Magdanela idazlearekin usaimenarekin dastatu ditugu ardoa gozoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150202piperpolisardoa.mp3 Deskargatu hemen
Syrizak irabazi ditu Greziako hauteskundeak eta aurrean dituen erronka askoren artean ingurugiroarena dago. Hori aztertu ondoren, Josu Larrinagak Bilboko Artigasko basoa plastikoz josita agertu dela komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150202solaslarrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Hezkidetzak (berdintasunean heztea) gure hezkuntza sistemaren oinarria izan beharko luke. Susana Gardeazabalek gidatuta, Bilboko Unamuno institutuko berdintasun arduraduna eta bi ikasle izan dira gurean euren jardunaren berri emateko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/150128emakumeaknonahiunamunoinstitutotik.mp3 Deskargatu hemen
Urtarrilari dagokiona eta azalean Otule Garai Etxerat elkarteko kidea. Erreportajean “Euskal Herria” liburua aztertu dute, eta Historia atalean Arturo Peña atleta olinpikoa. Gurera etorria, Inkesta, Barkua bete berba atalak… eta datorren asteburuan Deustuko Inauteriak, Lur Malleak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150202solaslurprest.mp3 Deskargatu hemen
