Aurten 20 urte beteko ditu ALGARA konpartsak eta ekitaldi mordoa antolatu du hori ospatzeko. Gauza asko gertatuko dira aurten ALGARA txosnaren karpapean, Zaparrada haur konpartsaz eta Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko emisioaz gain. Algarakidea dugun Eiderrekin solastu gara egitarauaz, jaien hasiearaz, prestaketa lanez eta, noski, 20. urteurrenaz jardunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140812_ALGARA_egitaraua_EIDER.mp3 DESKARGATU […]

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. Webgune berriak azalean […]

Martxa bizian esan beharko. Umeei eta nerabeei begira abian jarritako egitasmoak hainbat udaleku, tailer eta ikastaro sortu ditu uda honetarako. Aritz Estibez Mendi etas Multikirol kanpusetan begirale eta antolatzaile moduan ibiliak bere esperientziak azaldu dizkigu. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140709aritzestebes.mp3  Deskargatu hemen

Bilboko Somera edo Goienkaleko tabernariek eta merkatariek kalea berreskuratu nahi dute, egun dauden arazoei aurre eginez. Larunbaterako, Somerafest jaialdia prestatu dute zazpi kaleetan lehena den kalea sustatzeko, ekimeneko kide Ziortza Aiensak kontatu digunez. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140709ziortzaaiensa.mp3 Deskargatu hemen