Harparekin etorri da irratira. Duela gutxi Iñigo Zulaica Antigüedades dendako kontzertu berezian harpa zaharrago, handiago bat erabili zuen, historia berezia duena, gainera. Han ezagutu genuen Olesia, eta ukraniarra izanda euskeraz egiten zuela jakitean,… irratirako hau! Sudur-okerrek (bere abizenak horixe esan nahi omen ama-hizkuntzan 🙂 kalea du maite, harpa kaleratu, jendearengadik […]

bertsoarekin loriatzen… Bai lagunok, Lemoizko Andraka auzora eraman gaituzte gaurkoan Erlantzek, Apolok eta Iosuk, bertan Mendiluzek eta Lizasok egin bertso afaritik zenbait pasarte berreskuratuz; ondoren Mekoletako jaietan egin zuten goizaldeko bertso jiran ere murgiltzeko aukera izango duzu: ez aukerarik galdu, beste inon entzungo ez dituzun aleak dastatzeko aukera izango baituzu! […]

Gaur Amerikako Estatu Batuetako estepa aldera jo dugu, Nebraskara zehazki, Willa Cather andreari bisita egiteko. Han, bertako klima bezain latzak diruditen Tavener senar-emazteak ezagutu ditugu: Umeak hazten hasi zirenetik, senarrarekin izaten zituen elkarrizketak ekonomiaren eta gastuen arloetako gaietara mugatzen ziren ia. Euren harremana negozioetako harreman bihurtu zen, ugazaba eta maizterraren […]

Asteburuan izandakoari gogoratu ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko “Keinuka mugaz gaindi” filma komentatu du. Bihar dantza izango da protagonista, besteak beste Urbeltzen Dantza Ganbararekin; ostegunean kontzertua, eta ostiralean Ambinoiz jaia eta Stereorocks. Datorren astean, hitzaldiak, jaiak, pelikula bat eta zenbait kontzertu. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN