Lehen orduan, La Negra Gracianaren eta Neil Yuongen “Tonigth´s the nigth” diskoaren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak Mavis Staplesen eta Johnny Cashen kantak jarri ditu. DESKARGATU HEMEN
Nafarroako Legebiltzarreko eztabaida, Herrira!-ren aurkako operazioa Nafarroan, CAN auzia, eta Agenda izan dira Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Irail-urriari dagokiona eta azalean Eñaut Elorrieta. Horrez gain, besteak beste, Aiaraldea. com, Hiritarren Iruñea, Zornotzako Mangamore jaialdia edo Euskal Herriko itsas-argiak jorratu dituzte, Eñaut Mitxelenak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEM
Urria hasita dugula, Jon Sarasuaren hitzaldirekin hasi dira Bilboko Kafe Antzokian. Datozen egunotan, aldiz, kontzertu andana izango dira, besteak beste La Mala Rodriguez, Audience, Bide Ertzean edo Mick Ralphs Blues Bandekin, Mikel Urbeltzek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bizkaiko hainbat herri eta auzotan dabilen sarea dugu, ume zein gazteekin lan egiten duena. Josu Grandibalek ikasturte honetan zertan ibiliko diren eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Herrira!-ren aurkako operazioa, S. Mames Barria, pasa den asteko Udalbatza, eta Bilbao Turismo bulegoa izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Herrira!-ren aurkako operazioa, Ibaiondo eskolako antena, Irregulartasunak Foru Aldundian, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere, berreskuratuta, jaiak izango dituzte Bilboko auzo horretan, asteburu honetan hain zuzen. Diru gutxi jaso dute baina ahalegin handiak egin dituzte programazioa aurera ateratzeko, Arturo Izarzelaiak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Uda pasa ondoren, lanari ekin diote Atxuriko gune horretan eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte urrirako, Asier Amezagak komentatutakoaren arabera. DESKARGATU HEMEN
Irailari dagokiona eta azalean Jon Telleria eta Unai Martinez grebalari auzipetuak. Horrez gain, “Senideen bila tinko” erreportajea, “Euskara jendea” dokumentala, Deustuko Gazte Lokalaren 22. urteurrena eta ohiko “Gureak kanpoan”, “Barku bete berba” edo Inkesta, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
