70 hamarkadako Tim Buckley-ren folk sikodelikoa eta bere Song to the Siren da gaurko kantugaia. Bertsiolarien artean, This Mortal Coil, Robert Plant eta John Frusciante musikariak aurkituko dituzue. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-012-Song_to_the_Siren.mp3 Deskargatu hemen.
11 Ispilu
Kantu esanguratsu bat azaldu eta haren bost bertsio aukeratu eta komentatu egiten dizkigu Rafa Ruedak.
Billie Holiday-k ezaguna egin zuen arrazakeriaren kontrako kantu enblematikoa Jeff Buckey, Siouxie and the Banshees, Sting edo John Martyn-en ahotsetan izan dugu gaurko saioan entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-011-Strange_fruit.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan, Creedence ClearWater Revival-en Have you ever seen the rain kantuaren bertsioak entzun ditugu. John Fogertyk idatzitako kantu honek AEBetako zerrenden lehen tokia erdietsi zuen 1971ko martxoan. Kantu honek izan dituen bertsio ugariren artean, guk REM, Willie Nelson edo Ramones bezalako artistek modu ezberdinetan egindakoak entzuteko aukera dugu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-010-Have_you_ever_seen_the_rain.mp3 […]
Gaurko 11 ispilu saioan Alan Parsons musikari eta ekoizle britainiarrak Eye in the Sky album arrakastatsuaren (1982) izen bereko kantuaren bost bertsio entzun ditugu, besteak beste, Noa, Jonhatha Brooke eta Gary War musikarien iragazkitik pasatuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150505hamaikaispilueyeinthesky.mp3 Deskargatu hemen Originala hemen: https://www.youtube.com/watch?v=-1IXQ1pKl_Q
Aste honetako 11 ispilu saioan The Rolling Stones taldearen Wild Horses kantua hartu dugu, hamaika ispiluren aurrean jartzeko. The Sundays, Alicia Keys, Solveig Slettahjell, Bush eta The Flyin Burrito Brothers-en bertsioak entzun ditugu Rafa Ruedak aurkeztuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150413hamaikaispiluwildhorses.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko 11 ispilu saioan Bob Dylan Minnesotako bardoaren Mr tambourine man kantu ezagunaren bost bertsio entzungai izan ditugu, hurrenez hurren, The Byrds, Gregory Isaacs, Bob Sinclair, Cloud Cult eta Ólöf Arnalds-en eskutik jaso ditugu kantu honen aldaera guztiz ezberdinak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150324hamaikaispilumrtanboringman.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko 11 ispilu bertsio saioan David Bowieren “Starman” kantu ezagunaren bost bertsio entzungo ditugu: Jimena López Chaplin, Culture Club eta Seu Jorgerena besteak beste. Starman kantua 1972an argitaratu zuen Bowiek single moduan, eta ondoren The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars izeneko bilduman sartu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150309hamaikaispilustarman.mp3 […]
Gaur, 11 Ispilu bertsio saioan Michael Jacksonen Billie Jean kantuaren bertsioak entzungo ditugu. 1982an kaleratutako Thiller album famatuan ageri zen Jacksonek berak idatzi eta Quincy Jonesek ekoitzitako hit dantzagarri hau. Honen bertsioak egin dituztenen artean, Chris Cornell, PATAX edo Hazurbaltzak aipa ditzakegu, besteak beste. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150222hamaikaispilubilliejean.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko 11 ispilu bertsio saioan Genesis taldearen buru izandako Peter Gabrielen “Shock the monkey” kantu ezagunaren 5 ikuspegi (Joseph Arthur, Coal Chamber, Don Ho…) https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150211hamaikaispilushockthemonkey.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko 11 ispilu bertsio saioak The police taldearen “Roxanne”kantuari erreparatuko dio.Bertsiolarien arten George Michael edo Ayanna Witter-Johnson izango ditugubesteak beste. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150127hamaikaispiluroxane.mp3 Deskargatu hemen