James Shelton-ek 1950ean idatzitako kanta dugu Lilac Wine kantua Eartha Kitt aktore eta jazz abeslariak egin zuen famatu. Bere burua material girl definitzen zuen emakume honek 60ko hamarkadan fama hartu zuen Catwoman-en rola egiteagatik. Kantuan maitea galdu duela eta maiteminak jota dagoen batek lila zuhaitzetik ateratako ardo modukoa edaten duela […]

Roy Orbisonek 1964an argitaratutako kanta dugu Oh, Pretty Woman, bere hit handiena izango zena, kalean behera pasatzen ikusi duen neska eder bati buruzko kanta erromantikoa. Bera bezain bakarrik ote dagoen galdetzen du Orbisonek bere ahots melankoniatsu ezaugarriarekin. Bigarren dizdiraldia izan zuen kantak 1990ean izen bereko filmaren soinu bandan doinu nagusi moduan […]

Chuck Berryk idatzitako 1956ko hit singlea da Roll over Beethoven, rock-aren hasierako urteetakoa beraz. Abestiaren letrak rock and roll-a goraipatu eta rhythm and blues-ak musika klasikoari gailentzeko desioa adierazten du. Abestian Berryk Ludwig van Beethoven-i bere hilobian bueltaka hasteko esaten dio, orduan Berry sustatzen ari zen mugimendu berri honi erreakzio […]

Prince Rogers Nelson izena zuen sortzez eta Prince izen artistikoagatik ezagutu dugu denok, bolada batez izena sinbolo ahoskaezin batengatik eta TAFKAP siglengatik aldatu bazuen ere (The Artist Formerly Known as Prince). Instrumentu ugari jotzen zituen eta ia estilo guztiak jorratu zituen Princek: r’n’b, pop, dance, jazz, funk eta new wave […]

The Doors taldearen kantu entzutetsuenetakoa dugu Riders on the Storm, Ray Manzarek teklatu joleak sortutako baxu lerroaren gainean, basamortuan euripean gidatzen ari den kotxea irudikatzen duen kantu iradokitzailea dugu. Jim Morrisonen letrak, autostop-a egiten duen hiltzaile baten kasua du inspirazio iturri. 1971an argitaratu zen single hau, Morrisonen heriotza baino egun […]

Gaurkoan, salbuespena eginik, hiru bertsio baino ez ditugu ekarriko, abestia luze xamarra baita. Izan ere, Led Zeppelin taldearen No Quarter abestia dugu gaurko gaia, 1973ko Houses of the Holy. diskoan agertu zena. Bere zazpi minutuekin ez da garai hartarako abesti luzea, inondik inora, rock sinfonikoko pieza askok hamar minututik gorako […]

Saio honetarako The Smiths ingeles taldearen There Is a Light That Never Goes Out kantua ekarri dugu, Morrissey buru zuen taldeak sortu zuen hit ezaguna. Jatorrizko bertsioan entzun dugu eta gero bertsiolari hauen ahotan: The Divine Comedy, Noel Gallagher, Nada Surf, The Cranberries eta Trespassers William. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-047-There_is_a_light_that_never_goes_out.mp3 Deskargatu hemen.  

Stevie Wonder kantari itsua, haur miresgarria izana eta 11 urte zituenetik AEBetako musika beltzaren Tamla-Motown zigiluko ikur nagusietakoa ekarri dugu gaurko saiora, 1972ko Superstition abesti arrakastatsuarekin. Clavinet doinu funkyekin dantzarako gonbita egiten duen abesti hau Talking Book diskoaren lehen singlea izan zen, sineskeriak salatzen dituen letra du eta sekulako arrakasta […]

(Sittin’ On) The Dock of the Bay (euskaraz (Eserita) Badiako kaian) Otis Redding abeslariak eta Steve Cropper gitarra joleak elkarlanean sortutako soul abestia da, 1967an Otis Reddingen heriotza baino egun batzuk lehenago grabatu eta The Dock of the Bay diskoaren barnean merkaturatu zen. Gaurko bertsiolariak: Sara Bareilles, Percy Sledge, Waylon […]

Metallica taldearen bosgarren bilduma Metallica izan zen, 1991n argitaratua, album beltza bezala ere ezaguna, eta albumaren lehen singlea Enter Sandman kantua izan zen. Haur baten amesgaizto baten inguruko letra duen abesti hau taldearen ezagunenetakoa da, eta singlearen milioi bat kopia baino lehenago saldu ziren, albumaren 30 milioi ale baino gehiago salmentak […]