Pink Floyd taldearen bederatzigarren diskoa da Wish You Were Here, 1975. urtean sortua. The Dark Side of the Moon disko arrakastatsuaren ondoren (1973). Diskoa, bertan agertu zen izen bereko abesti hau bezala, Syd Barret taldearen partaide ohiari egindako omenaldia da, haren gaixotasun mentalak taldea uztera behartu baitzuen zazpi urte arinago. […]

Guns N’ Roses taldearen Sweet Child O’ Mine kantaren bertsioak entzun ditugu gaurkoan. AEBetako Los Angeles hirian 1985ean sortutako taldeak Axl Rose du abeslari eta aitzindari, eta Slash gitarra jolea da bigarren aurpegi ezagunena taldean. Sweet Child O’ Mine kantuaren sorrera ezagutu eta estilo anitzetan egindako bertsioak entzun ditugu. Gaurko […]

Lou Reedek sortutako Walk on the Wild Side doinuak New York-eko kaleetan, bizitzaren alderdi basatia ezagutzera eraman gaitu, bertan jaio eta hazitako Reed-en eskutik. 1972an argitaratutako Transformer diskoan aurki dezakegun kanta honetan prostituzioa eta transexualitatea, ordura arte rockean landu gabeko gaiak, nabarmen ageri dira. Gure gaurko bertsiolarien artean Dave Stewart […]

The Beatles taldeak sortutako Helter Skelter kantua ekarriko dugu gaurkoan bertsioen saiora. Dudarik gabe, The Beatles dugu XX. mendean arrakastarik handiena izan duen taldea, rock eta pop musiketan eraginik handiena izan dutenetakoa. Kantu honen kondaira beltzak Charles Mansonen bandak egindako Sharon Tateren hilketa lazgarriarekin lotu du. Jatorriz, “nahaste borrastea” bezala […]

Sortzez Madonna Louise Ciccone izeneko emakumeak, Madonna izen artistikoagatik ezagutzen dugunak sekulako hit multzoa egin du bere ibilbidean, baina Like a Virgin abestia izan zen izen bereko bere bigarren albumari izena eman ziona, disko horretako lehenengo singlea. Gure gaurko bertsiolariak, hurrenez hurren, Amos Lee, The Lords of the New Church, […]

Nirvana taldearen lehenengo hit-a izan zen Smells Like Teen Spirit, eta esango genuke euren ibilbide osoko abestirik arrakastatsua ere izan zela.  Gaur jorratu dugun kantua, 1991ko Nevermind diskoaren lehenengoa izan zen. Taldeko hiru kideek (Kurt Cobainek, Krist Novoselicek, eta Dave Grohlek) sortua eta Butch Vigek ekoiztua. Ezusteko arrakasta izan zen, […]

The Four Seasons taldearen buru eta kantari Frank Vallik egin zuen doinu hau, ez bere ezaugarria zen falsetto kantaeran, ahots lasaia jarriz baino. Hala, in crescendo doan maitasun kantu honek astebete egin zuen Billboard Hot 100 zerrendan. Guk, Valliren jatorrizkoaz gain, kantu honen bost bertsiolari ekarri ditugu: Lauryn Hill, Morten […]

Rock gogorraren hastapenetakoa dugu Born to be Wild kantua, Mars Bonfirek konposatua eta Steppenwolf kanadiar taldeak famatu zuena. Beren Magic Carpet Ride diskoan argitaratu eta urtebetera kantua ospetsu bihurtu zuen Easy Rider filmerako hautatu izanak. Gerora motorzaleen irudiari lotuta erabat lotuta geratu da kantu hau. Guk Steppenwolf-en bertsioaz gain, Kim Wilde, […]

Historian bertsio gehien izan dituen kantua omen da My Way. Abestia mundu osoan zabaldu zuena Frank Sinatra izan zen, baina jatorriz Comme d’habitude izena izan zuen.  Jatorrizkoa entzun dugu lehenengo, Claude François-en ahotsean, 1967an hark Jacques Revauxekin batera idatzi zuena. Paul Ankak egin zuen ingelesezko moldaketa, jatorrizkoarekin zerikusirik ez duena […]

Queen taldea, Fredy Mercury, Brian May eta lagunak, izan ditugu gaurkoan hizpide, talde honek egindako Under pressure doinuaren bertsioak ekarrita. 1981ean argitaratutako abesti hau David Bowierekin batera idatzi eta grabatu zuten, eta single moduan agertu ondoren Hot Space diskoan agertu zen. Gaurkoan Joss Stone, Keane taldea, Vanilla Ice, Foo Fighters […]