Gaur La Vie en rose abestia eta haren bost bertsio entzungo ditugu. Édith Piaf abeslari frantziarrak idatzitako abestia dugu, 1945ean idatzia. Édith Piaf music-hall arloan oso abeslari famatua izan zen. “La Môme Piaf” ezizenaz ere ezaguna, abesti arrakastatsuak interpretatu zituen, zineman eta antzerkian ere ibili izan zen. Ez zuen Piafek bizitza […]

Chris Isaak-ek idatzitako abestirik arrakastatsuena dugu Wicked game malenkoniatsua. Oihartzun handiko nota arpegiatuak vibratoaren laguntzaz narraz eramaten dituen ahots tristearekin desamodio abesti ederra osatu zuen Isaak-ek. 1989ko Heart Shaped World bilduman argitaratu bazuen ere, David Lynch-en Wild at Heart filmean agertu izanak famatu zuen kantua. Gaurkoan kantu hipnotiko honen bertsiolari, […]

Norvegiako A-ha taldearen arrakasta handia izan zen Take On Me abestia. Taldeak grabatutako hirugarren bertsioa izan zen hit handia, 80ko hamarkadako synth-pop edo technopop musika estiloaren erakusgarria. Gaurko bertsiolarien artean Cap’n Jazz, Vision Divine, Reel Big Fish, Mago de Oz eta Annie B Sweet izango ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-040-Take_on_me.mp3 Deskargatu hemen.

50eko hamarkadan geldituko gara, Screamin’ Jay Hawkins kantariaren I Put a Spell on You kantuaren sorrera ikusteko. Leopardo azalak, marakak, sugeak, suziriak eta kaskezurrak irudikatzen ditugu giro beldurgarria iradokitzen duen eta kultuzko kantua bihurtutako shock rock blues tetriko honetan. Gerora, gaurko kantu-gaiaren bertsio asko egin dira, lagun askoren eskutik. Gaurko […]

Rod Stewart abeslari ingelesak sortutako disco doinua da Da Ya Think I’m Sexy? kantua. Bere ile tenteak, sudur luzea eta ahots latzagatik ezaguna den Stewart 1945ean sortu zen Londresen, eta gaztetatik Ronnie Wood gitarra jolearen laguna izanik, harekin batera ibili zen Jeff Beck-en Yarbirds osteko taldean. 1971an bakarlari moduan hasi […]

Gaurkoan I Fought the Law abestia dakarkizuegu, The Crickets taldeko Sonny Curtis-ek sortua, eta The Bobby Fuller Four taldearen 1966ko bertsio batek famatua. Geroago The Clash taldeak beste bertsio arrakastatsu bat egin zuen 1979an. “Legea borrokatu nuen eta legeak irabazi zuen” zioen doinuak, gurean euskarara 7 Eskale taldeak “Legea borrokatu […]

Askok futboletik ezagutuko dute, 1960tik aurrera Liverpool futbol taldearen ereserki moduan egin baitzen ezaguna. Jatorria, hala ere, lehenago du, eta ez Liverpoolen, New Yorken baino. 1945ean Broadwayko Carrousel izeneko musikalerako konposatu zuten Rodgers eta Hammersteinek. Liverpooleko talde batekin hasi gara, Beatlesen garaikide eta eszenakide izandako Gerry and the Pacemakers taldeak […]

Abesti honi hasieran Walpurgis deitzeko asmoa zuten Black Sabbath taldekoek, meza beltz moduko esanahia duen zeremonia satanikoa, alegia. Diskoetxeak, hala ere, 1970eko Paranoid diskoan sartzeko izen satanikoegia iritzi zion eta War Pigs bihurtu zuten. Aldaketak, hala ere, gaizki ulertua ekarri zuen, askok Vietnameko gerraren aurkako aldarri moduan interpretatu baitzuten abestia. […]

1935ean Irving Berlin-ek konposatutako kanta da Cheek to cheek, Top Hat filmerako propio sortua. Film hartan, Fred Astaire eta Ginger Rogers elkarri lotuta kantuan eta dantzan ageri ziren, masaila masailaren kontra, Astairek Rogers-i abesten zion bitartean. Hain zuzen ere, dantza egiteko era horri egiten dio erreferentzia kantaren izenak. Gaurko bertsiolarien […]

Gaurkoan pop kulturaren emakumezko kantari esanguratsuenetakoa ekarri dugu. New Yorkeko kantari, antzezle eta LGTB aktibista ezaguna da Cyndi Lauper. Besteak beste, True Colors, Girls Just Want to Have Fun edota The Goonies filmaren soinu banda dira emakume honen 80ko urteetako garai hartako hit handienak. Gaur 1983ko She’s So Unusual bilduman […]