Bilboko bilgune feministako Maitane eta Hegoa izan dira gurean. Udan Euskal Herriko hainbat festatan gertatutakoaz mintzatu gara. Bilboko mugimendu feminista ezberdinak abian jarritako lanak kontatu dizkigute. Beldurra lekuz aldatzeko garaia dela gogora ekarri digute, denok baitugu jaiak askatasunez eta berdintasunez bizitzeko eskubidea. Elkarrizketa egin eta minutu gutxira jakin dugu, hala […]
Aste Nagusia
Aste Nagusian Bilbo Hiria irratiak zuzeneko emankizun berezia egin du egunez egun, jai eremutik bertatik emitituz.
Sos Arrazakeria elkarteko Jaime eta Elenaren bisita izan dugu saioan. Kalea guztiona da; “bizirautea ez da delitua manteroak ere jaixetan” ekimena jarri dute martxan. Honekin pertsona hauei egiten zaien kriminalizazioa salatu nahi dute. Gogora ekarri digute iaz udal polizia jai gunean sartu eta modu bortitzean atera zituztela manteroak. Gogora ekarri […]
Loli Astoreka eta Gurutze Beitia aktoreen bisita izan dugu gaurkoan, aste honetan Campos teatroan El florido pensil antzezlana taularatzen dabiltza. El florido pensil “neskak” antzezlanak gerraondoko Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen du. Eszena berri batzuk sartu dituzten arren, aurreko ikuskizunak zuen joko […]
Aurten ere alkoholaren kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina martxan jarri dute elkarrekin Bilboko Konpartsek eta Etorkintza Elkargoak. Euren helburu nagusia Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objetiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Sentsibilizazio kanpaina honen barruan, aurreko urteetan bezala, alkohola hartzearen faseak azaltzen dituen gida txiki bat eskainiko dute. Gida […]
Bilboko Aste Nagusiko lehen egunean politikari ugari bildu zen Arriaga barruan. Festa eztanda egin aurretik izan genuen haien hitzak jasotzeko aukera. Bilboko jaietako eta berdintasun saileko zinegotziak Itziar Urtasunek herritar ororentzako egitarau antolatu dutela aipatu zigun. Arnaldo Otegik Bilboko Aste Nagusiaren eredua goraipatu zigun. Itsaso Atutxarentzat su artifizialak dira Aste […]
Aste Nagusiko sukaldaritza txapelketa programazioaren barruan urteen poderioz jai ereduaren berezitasunaren islarik argiena bihurtu da: parte hartze herritarra eta kalea hartzea herriaren kulturaren oinarriak lapikoetan islatzeko. 78. urtetik hazten joan den txapelketa izan da sukaldaritzakoa. Gaur hasi eta igande bitarte ehunka herritar bilduko da Aretzan Txipiroiak, bakailaoa edo Marmitakoa egitera. […]
Patxo Telleria aktore eta antzerkigileak Arriagako balkoian irakurri zuen pregoia entzun eta irakurtzeko aukera dugu hemen. Horrez gain, pregoia irakurri aurreko uneetan egindako elkarrizketan bere sentsazioak ezagutu ahal izan ditugu, baita bere bikoteatrokide Mikel Martinezenak ere. https://bilbohiria.com/docs2/2016/astenagusia/160821_pregoia_mikelmartinez_patxotelleria.mp3 Deskargatu Hemen. Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola! Zuek hor […]
Ia urtero jotzen dute Bilbo Aste Nagusian, aurten ere Komantxe konpartsan izan dira Patrol Destroyers taldea zuzenekoa egiten. Jendea dantzarazteaz gain pentsarazi ere egin nahi dute, euren kantu eta ikuskizunarekin. Musika mezuak eta hobeto bizitzeko izan daitekeela esan digu Maisha MC-ak. Rap kantaria, DJa, musika ekoizlea, irrati kolaboratzailea, zinean eta […]
Urte berezia da Kabia Teatrorentzat, hamargarren urteurrena ospatzen ari baita. Urte borobila ‘Euria esan Euria erori’ antzezlana berriz taularatzeko. Pabellon 6 aretoan ematen ari dira, obra 2010ekoa da, baina berreskuratu egin dute urteurrenaren aitzakian. Talde egonkor baten aldeko apustua egin zuten hasieratik, eta hamar urte hauetan hainbat ikuskizun sortu dituzte. […]
Bilboko mugimendu feministak agerraldia egin du gaur goizean. Argi adierazi dute beldurra lekuz aldatuko dutela. Jai gunean, 24 orduz presente eta aktibo egoteko neurriak hartu dituzte. Txupinetik hasi eta jaiak irauten duten bederatzi egunetan emakume taldeen presentzia izango da, egon daitezkeen erasoak salatzeko eta ikustarazteko. Jaiak eskubide berdinez gozatu nahi […]
