Seny esaten dabe katalanez. Guk sena. Jorja hamalau urtez hasi zen euskara ikasten Bartzelonan bizi zela eta hamabost urterekin lehenengoz Euskal Herrira etorri 1970ean, euskara praktikatzen, hain gogoz harrapatu zuen kontuak! Eta hamazazpi urterekin, lagunak eta maitasuna tarteko, bertara mudatu zen. Pasadizo ugari bizi izandakoa Jorja, elkarrizketak ere toki askotara […]
Berbaz
Gonbidatu bereziak eta euren soslaiak ondo ezagutzeko solasaldi sakon eta bereziak Eleder Aurtenetxerekin. Larunbatetan 19:00etan eta errepikapena ostiraletan 15:00etan.
Deustualdean eta Ugasko aldean ikusi izan dugu urtetan, beti euskara dalatakoetan. Fin, behargin, inurri-lan asko eta pentsamendu oparoa. Zintzotasuna eta eskuzabaltasuna, euskal zabaltasuna dario. Ia jabetu gabe pasa zaigu bota duenean (merzi, Ibon!), 17 urtez euskaldundu zen Patxi. EhE-n ibilita, Artez euskara zerbitzuetako enpresaren sortzaile, eta handik gaur jardunean dabilen […]
-Ta, bizitzaren zentzuaz, norbere bizitza zertan emon eta zertan ez,… horrelakoetaz hausnartzen dozunez, antza, sarri, zein da zure gogo handia gaur egun? -Bada, aurreko astean konturatu nintzen, ez dakit ezer, zer nahi dudan,…duela 4 urte bai, oso argi neukan neure bidea, ingurumen arloan, ekodiseinuan, alor horretan ari den enpresaren baten […]
Etxean jaso zuen txikitatik; irakurri, ikasi, jolastu, ikertzeko ohitura. Horrek mugitu du bizitza osoan Jabi Goitia, euskera ardatz. Hamarkadak ingeniari lanetan (“askatu berri naiz”, 67 urteko motorzaleak), jada 14 urte zenetik, euskararen barnera begiratu izan du sakon eta 40 urte baino gehiagotako ikerketak liburuetara ekartzen dabil azken aldian. Euskara aberatsez […]
Lagunekin etorri zaigu getariarra eta han izan ditugu estudioan lagun, arretaz entzuten, eremua samurtzen. Eta Begotxu ere betean, argi orain, zertan izan nahi duen. Bakana izan ohi den argitasuna (zein naiz ni? zertain nago hemen?). Begok dioenez, jende askorengan gertatzen ari ei da. #Esnaldia heldu omen da! Baikor atera gara. […]
“Tío Manolo” patriarka haserre zen Euskal Herrian ijitoengan zabaldutako aurreiritziak zirela eta. Hurbil zuen Josunek (haren iloba) eta horrek eta bestek mugitu zuten bertako ijitoek mendetan zehar garatu zuten hizkera, erromintxela, aztertzera. 1995 bueltan Bilbo aldean ziren azken hiztunekin ikerlan polita burutu zuten. Amaitu eta argitaratu gabe geratu bazen ere. […]
Harri biziak aurkituko ditugu Louise Michel liburu-dendan (Elkano 27, Bilbaon). Feminista eta kritikoa da, iraultzaile ia, San Frantzisko eta Alondegiaren artean 2016ko apirilean (krabelinen iraultzaren karietara) ireki zuten espazioa. Gune zabala, gaur egun “Al borde films”-eko zinema ekoizleekin partekatua. Liburuak ere solasgai izan ditugu, jakina: El club de los mentirosos […]
Gazte-gazteak kalean lapurretarako jendea jipoitzen. Urrunegi egin egoerak, eta hil ere bai. Gai gogorra da eta gabonetan Bilbon kasu ugari jarraian, mina, salaketa, ezina, etsipena,… Eta elkarrizketa zabal-zabal: gogorrago ekin behar ote? Gizarte babesa eta aurrezaintzan, hezkuntzan, tutoretzan medio gehiago behar ote? Eta gaia bateko eta besteko muturretaratzeko azpi-jokoak, ziur […]
Larrean (Amorebieta) sortua. Barne-barnea duen lurralde umezarokoa. Mugimendua da bizitza, eta holaxe maite du. Mugimendu fisikoa, eta ideien mundu magikoan irristatzera jolastea. Ametsei erreparatu eta ametsak norberak irakurri. Aldaketa urtea Zinebin. Zorionekoa Ines, azken urteotan bertan izan duelako habia, zinemazale handia izanik. Ernesto del Ríok erretiroa eta ordez, Vanesa Fernández […]
Kulturaz, euskal kulturaz, herri kulturaz eta euskara munduaz arduratzen da bereziki Arrate, Filmak egiten ditu, oporraldiak horretara emanik eta bizitza filmen inguruan biziz. Irudimenaz norberak nahi duen bizimodua eraikiz. Jostuna zuen Pantxike amama, Andoainen. Hari horri heldu diogu patxadaz, gehiago jakiteko, zer izan ote zen garai bateko gremio bizimodu haren […]