Kantuz hasi zaigu, ozen, a capella, bere burua aurkezteko. Kepa Egiluzek euskaratutako zen traizioko poema txinatarrez osatutako diskotik, Aurkikuntza aukeratu du saioa ixteko. Erdialdera, gitarra lagun, Argitan jaulki, argitan aurki eman digu. Bere hitzetan, “jarraitu behar dut pauso indartsuz leku zabalago batera iritsi arte xenda ugari dauden lekura eta handik, […]

Basilia Goenaga, amama. Petrikilo batek esandako ukenduek bizitza salbatua, eta ondoren ukendugile bihurtua. Bekatua zen sasoi batean, herriko medikuak jazarria. Urrutiko intxaurrak zaratak hamalau, gerturatu ezkero han soilik dira lau. Norberarengan eta inguru gertuan dugula osasuntsu bizitzeko behar dena. Eta zoriontasuna, gehituko dugu. Artean belarrak, medikuntza ofizialaren ondoan, lagungarri. Zein […]

Pitxitxik bizitza alai-alaia izan zuen eta heriotza tristea. Antza, jokalari magiko hark, azken partidan eskainitako numeroak epel utzi zuen ikuslegoa eta erantzuna garrastu egin zitzaion Rafael Morenori. 29 urterekin joan zan. Xelebre, txirene, zirtolari, dandy, parrandero herrikoi eta maitatua. Mr Pitxitxi antzezlana eskaintzen du Roberrek 2016an Leioako Umore Azokan saritu […]

Urteak irakasle eman eta gero, libreago dabil Itziar bilbotarra (Matiko aldekoa, zehatzago. Hitz egin digu ere umetako denbora hartaz). Eta denbora zati bat Sumendi elkartean ematen du. Bere ardura, besteak beste taldearen webguneko informazioa eguneratzea. Duela gutxi Eneko Landabururen hitzaldia proposatu digute. Lepo aretoa martitzen arratsalde baten San Frantzisko auzoko […]

Musika osagarri izan ohi dala. Gaur bai, ze kanta ederrak proposatu dizkigun David Hoyos lagunak! Eta nolabait osatu, osotu, sendatu, sendotu egin gaitu musikak. Gaurko gaiari eta istorioari zurrun lotuz gero, iluntxu geratu gintezke eta. Abiadura Handiko Trena, politikariek Eusko Jaurlaritzako batzordean nola jokatu zuten duela urte pare bat, zerk […]

Haizeak energia mugitu eta urak energia bildu. Haizeak eta urak osatzen omen dute Feng Shui termino txinatarra. Etxearentzeko toki egokia aukeratu eta etxe-barrua (euriak bustitzen ez duena) gizakientzako modu egokian harmonizatzera bideratutako aintzinako artea dugu. Lourdes betean dabil gai honetan azken hamarkada luzean, aholkulari, irakasle, berri emale,… eta Feng Shuirako […]

Bizitza eten barik aldatzen. Soziologia ikasi zuen eta berezkoa du Othman Alfredok gizartearen aldaketari begiratzea. Laudion bizi da Bilboko San Inazio auzokoa azken sei urteotan eta herriko eta hiri handiko bizimoduen aldeei erreparatzen die, migrante eta tokikoen arteko harremanari, pertsonen arteko, auzoko, komunitateko bizimoduari eta abarreri eta horien guztien azken […]

Pelota partidaren aurretitxuko egun baten han batuko dira frontoian pelotariak, intendenteak, pelota aukeratzailea,… alde biek aukeratutako 100 bat alerekin. Egun horretan, prozedura jakin bati jarraituz pelotarik egokienak aukeratuko dituzte. Orduan partida hasita dago jada. Eta aurpegian irakurriahal zaie pelotariei norantza jo dezakeen. Hari horri helduta Pelota II dokumentala burutu dute […]

43º 15′ 24” obra (etxekoa ere esaten dio Olatzek, etxean bertan eman zuelako estreinakoz jendartera) plazaratu berritan topatu dugu Bilboko SanFrantzisko auzoko Sarean elkartean. Ukituta urten gendun. Bidaia emozionala bizi izan genuen obran zehar, barrea oparo hasieran hunkidura eta malkoak gero. Familian gertatutako erabili du Olatzek lehengai gisa, 43º 15′ […]