2

Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!) Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: […]

Sopeloztarra Batzar Nagusietan dabil azken urtean Busturialdeko Podemos/Ahal Duguren ordezkari. Ezustekoa izan zen berarentzat, kultura arloan ekarpenak egiteko asmo hutsarekin hurbildu omen zen-eta moreengana. Ezustekoa izan zuen lehenago ere antzerki munduan hastea institutu sasoian. Denborarekin Panpin Panpox konpainia osatu eta ogibide bihurtu zuten. Istoria polita, nork bere barruari entzutea ze […]

1

Victoria Sendón de León idazlea Lasterritxun (Ibarrangelua) hartzekoa da uda honetan Leire, hark liburua idazteko, Iruña-Veleia eta Da Vinci kodearen loturak tartean. Horrek pozik dauka. Lasterritxu inguruan gaur arte heldu dan baserri matrilinial (amak alaba bati oinordean emondakoak, belaunaldiz belaunaldi) gutxietakoa dogu. Mari Carmen Basterretxearen ikerlana aipagarri kontu honetan. Umeak […]

Amama oso aurrerakoia zuen Aitorrek. Indartsua eta zirrikitu txikienetan mugitzen zekiena. Gazte bidali zuen alaba Europa aldera lanean eta hura, bueltan, 5 hizkuntza dakizkienaren begirada bereziaz ikusten zuen sasoi hartako inguru hitsa. Aita dominikarra kanariar uharteetara agertu zen musikaria. Urtetan Zarautzen bizi izan da, lagun piloa bai eta euskaraz hitz […]

Beti ibili izan da euskarari lotutako jardunean. Arrasaten jaio eta bertan bizi izan da bere aldi guzitan, ia-ia. Gaur egun Euskaltzaleen Topagunean zuzendari, AEKn, AEDn eta ingurukoetan urte luzez jardun eta gero. Orain, 20000 lagun eta 90 elkarte biltzen dituen Topagunean erronka ugari: euren jarduna berrasmatzea, eragin handiagoa lortzea, sentsibilizazioan […]

Gune Irekikoetan (Open Space) ezagutu izan dugu, eta orain OSELE.16an bidaide gabiltza. Donostiarra Lasarten bizi, eta Ibon Burgoa saioko teknikariak argi ikusi duenez, “saltserue”. Musika taldeetan ibilitakoa eta orain beste abenturatxo batenbateriari ekiteko irrikitan; bestalde, energia tarifarik merkeenak aukeratzen laguntzen enpresei; baita kultura herritarrengana zabaltzen aspaldian Xpressionk! elkartean,… eta 2014tik-edo […]

Davide Cabaleiro dokumental errealizadorea Euskal Herriratutako galizarren istorioen arrastoan dabil. Gogoa gidari dabilela ematen du, eta sorpresa atseginak gertatzen dira, gogoari ekina gehitzen diolako, antza. Azken urteetan errealizadore eta editore gisa dabil, gero eta gehiago ikasten. Dokumentalak gogoko, zerbait sortzeko  aukera ematen dutelako, gai interesgarrien bila aritu eta horietan sakontzeko, […]

Zer gertatzen zaio emakume feministari ama izatea erabakitzen duenean? Zertan aldatzen da bera emakume gisa? Zertan aldatzen da parekidetasun ituna bikote heterosexualean umea(k) jaio eta gero? Ze estrategia izan dezakete bikoteek egoera berrorekatzeko? Ikasketa Feministen eta Genero gaien Unibertsitate Masterrean tesina egin behar eta buruan zerabiltzan galderen inguruan ikertzeari ekin […]

Maitasuna egiten dugu zentzuz eta bokazioz egiten dugunean zerbait, dana dala. Bi aldetarakoa da kontue, ganera. Zerbait handia egingo badugu, benetan handia, maitasunez eginikoa behar du, halabeharrez: etxea garbitu, sukaldatu, zein irrati elkarrizketa hauxe. Ziortza sikologian eta sexologian diardu urte askoan jada, eta maitasuna, plazan hain urri darabilgun mintzagai handia, […]