Kataluniako galdeketari babesa azaltzeko saioa egin du ANCk Bilbon, Joseba Egibar, Maddalen Iriarte, Zelai Nikolas, Jordi Sanchez, Joan Tarda eta Jordi Turullekin. Katalunian urriaren 1ean egitekoak diren erreferendumari babesa azaltzea izan da saioaren asmoa, eta sei hizlariek aho batez baieztatu dute galdeketa egingo dela. Jordi Turull Generalitateko bozeramailea, Joan Tarda […]
Bereziak
Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Hamalaugarren edizioa izan da larunbatekoa. Euriari aurre egin eta milaka lagun parte hartu zuten edizio […]
Bihar, Munduko Arrozen XIV. edizioa ospatuko da San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. Mundu osoko zaporeak bilduko dituen ekitaldia indartsu dator aurten ere. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du 12etatik 14etara. Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioan hainbat lagunen izango dira. Bilbo zaharra, san Frantsisko eta Zabalako taldeen koordinakundea antolatzen […]
Osasuna eta hizkuntza ikastaroaren bigarren eguna izan dugu gaur EHUren Abandoibarrako paraninfoan. Egun honetako egitaraua atzerriko ordezkariekin osatu dugu. Lehenengo Jaime Altuna eta Itxaso Etxebarriak Euscampus ekimena azaldu digu. CAF eta Tecnalia dira Euskampus fundazioaren bultzatzaileen artean daude. Bidaiari programaren xehetasunak ekarri dizkigute. Trenetako teknologiak aztertu dituzte, Euskotrenek bidaiariei eskaintzen […]
EHUko udako ikastaroen barruan Osasuna eta hizkuntza jardunaldiak egiten ari dira ekainaren 27 eta 28an. Bi egunotan zehar Bizkaia aretoan hainbat adituk hizkuntza eta osasunaren ingurua jardungo dute. Bilbo Hiria irratiak jarraipen berezia egin du jardunaldien inguruan. Osasun alorrean hizkuntzaren diagnostikoa eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Osasun arretak, […]
Bihar eta etzi Bilbon “Osasuna eta Hizkuntza” jardunaldien jarraipen berezia egingo dugu. Goizeko 9:30ean abiatu eta eguerdia bitarte jardunaldian parte hartzen dutenen ikerlari eta profesionalen hitzak batuko ditugu Bizkaia aretotik. Osasun alorrean hizkuntzaren diagnostiko eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Eremu elebidunetan, kalitatean oinarrizkoak diren onargarritasunean, irisgarritasunean eta ekitatean […]
Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da, euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez, gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]
Urtero bezala, eta Algara konpartsaren eskutik, Udaberri Jaia ospatzen da maiatza aldera Gabriel Aresti euskaltegian eta Kafe Antzokian. Egun osoko festa da; goizetik hasita eta ordu txikietara arte. Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa egin du Udaberri Jai honetan; pregoiarekin abiatu dugu saioa eta hainbat protagonisten hitzak batu ditugu gure […]
Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen duena. Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa da Zientzia azoka, larunbatean Bilbo plaza berria gaztez lepo ikusi dugu, bertatik zuzeneko saioa eskainiko genuen. Eguerdian hasi eta iluntzera arte, ikertzaile gazteek ikasturtean landu dituzten […]
Zientzia azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da. Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen duena. 12 eta 18 urte bitarteko gazteek osatutako 100 bat taldek ikasturtean zehar landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte. Lanak osasunaren ingurukoak, ingurumen eta ekologiari lotutakoak, energiaren alorrekoak eta gizarte-zientzietakoak dira. Gainera […]
