Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. […]

Bizkaia Irratia eta Bilbo Hiria Irratiko lagunok elkarlanean Korrikaren Bilboko ibilbidearen jarraipena zuzenean egingo dugu ostegunean. 17:00ak aldera Zorrotzako auzokideek hartuko dute lekukoa, eta ia bost orduz Bilboko auzo guztietatik ibili ostean Elorrietatik aterako da  Korrika Sondikara bidea hartuz. Zuzeneko saio berezian konexio eta elkarrizketak izango ditugu, ibilbidearen berri eman, […]

Abusutik  zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izan genituen iragan larunbatean. Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dago Abusu eta bere izaera ulertzeko auzoaren bilakaera ezagutuko dugu, askotan horrela jakiten baitugu nola garatu diren lekuak eta bertako bizimodua. Arrigorriagako liburutegiko Gotzone Butron batu zaigu saiora. Auzoa irakurlea […]

Aratuste Larunbatean saio berezia egin genuen Bilboko kale nagusitik, giro eguzkitsua eta jendetza batu zen Bilboko erdigunean.  Sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta beste hamaika ekintzek kolorez beteko zuten  egun osoz Bilboko Erdigunea. Zuzeneko saioan hainbat gonbidatu izan genituen bertatik bertara. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu […]

Larunbat eguerdian, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:00etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta Bilbo Hiria bertan izango da, plaza Biribiletik emankizun berezia egiten. Otsailaren 25ean aratusteek Bilboko […]

Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]

San Tomas azokatik zuzenean aritu gara, hainbat gonbidatu izan ditugu. Hona hemen neguko lehen egunean Bilboko Areatzatik zuzenean jaso ditugun hitzak. Labore, Bilboko ekoizle eta kontsumitzaileen sarea sortu nahi duen proiektua da. Bilbo bezalako hiri handian elikadurak eta kontsumoak kezkatuta elkartu dira hainbat lagun. Elikadura burujabetzan urrats praktikoak eman nahian […]

Aste honetan Katalunia dugu albiste iturri nagusia, gaur Bartzelonan diada mobilizazio erraldoi batekin ospatu behar dutelako, baina baita gurean asteartean, horri lotutako ekitaldia antolatu zuelako Euskal Herriko Assemblea Nacional Catalana erakundeak. Ondoren Vicent Partal eta Martxelo Otamendi solasean entzuteko aukera izan genuen Kafe Antzokian, Katalunian irailaren 27an egingo diren hauteskunde […]

Igande goizean heldu zen Korrika Bilbora, 7:30ean sartu zen botxora eta, bost orduz batera eta bestera ibili ostean, San Nikolas aurrean ezarritako helmugara heldu zen. Lasterketa honen azken hiru orduak jarraitu genituen elkarlanean antolatutako irrati emankizunean: iragarri genuen moduan, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria irratia eta 97 irratia aritu ginen, giro ederrean,  […]