Mieltxo Monforten lagun ugari bildu ginen asteartean Kafe Antzokian, ekitaldi xume baina gogoangarri baten bidez otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxori gorazarre egiteko. Zenbat Gararen izenean mintzatu ziren Xabier Monasteriok eta Isabel Isazelaiak Mieltxoren soslaia marraztu ziguten; Ainhoa Markinezek Potojorran bertso-eskolakoek egindako bertsoa kantatu zuen; Rafa Ruedak Internazionala jo eta abestu […]
Bideoa
Duela bi urte lekuz aldatu zen Karmelo Ikastola, Larreagaburun dagoen eraikin berrira. Ondorioz, ikastolaren eraikin zaharrak hutsik gelditu ziren. Santa Marta zeritzonean urrian zabaldu zen udaltegi berria prestatu zuen udalak. Menendez Pelayo kaleko eraikin nagusia, ordea, bi urte hauetan hutsik eta hondatzen egon da denbora honetan. Azaroan lagun talde bat ikastola […]
Nire amaren hiria izeneko bideo dokumental laburra argitaratu du Youtuben Oihana Bartra bertsolariak. Elkarrizketa batzuk ageri dira bertan, Bilbo eta euskara, euskal kultura Bilbon… Harreman horien inguruan euskal sortzaile batzuk ageri dira, nork bere hausnarketak egiten: Goizalde Landabaso, Matxalen De Pedro, Adur Larrea, Naroa Gaintza, Galder Perez, Lutxo Egia, Nora […]
Gaur eta bihar truke azoka egingo dute Gabriel Aresti euskaltegian. Bi urtean behin egiten den azoka honetan gabonetako kontsumismoari aurre egin eta norberak jada erabiltzen ez dituen baina egoera onean dauden gauzak (liburuak, CDak, jantziak, jostailuak, elektrotresnak, irakasleak…) edota eskaini ditzakeen zerbitzuak (jatekoa eta edatekoa, masajeak, ilea moztea, musika tresnaren […]
Nafarroako aldaketaren gobernuak 100 egun bete dituen honetan, Geroa Baiko Maria Solana, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Podemos-Ahal Duguko Eduardo Santos eta Izquierda-Ezkerrako Joseba Ezeolaza elkartu ditu Euskalerria irratiak. Iruñerriko euskal irratiak Juan Kruz Lakastak egindako elkarrizketen zenbait bideo eskegi ditu azken asteotan bere Youtubeko kanalean.
Atzo HIZPIDEA magazinaren aurkezpen ofiziala egin genuen Gasteizen, Hala Bediko lagunek antolatutako ekitaldian. Ederto hartu gintuzten gasteiztarrek Oihaneder euskararen etxean, Bilbo eta Gasteiz goizero, astelehenetik astelehenera lotzen dituen informazio saio honen aurkezpenean.
Aste honetan Bide berriak lehiaketa aipatu dugu, Bizilurrek eta EHNE-Bizkaiak antolatutako bideo lehiaketa horretan elikadura burujabetza sustatzea dute helburu eta, horretarako, izen bereko dokumentala egin dute. Sarean dago ikusgai Bide berriak filma eta hona ekarri dugu osorik, bere banaketa libreko lizentziari esker. Dokumental honek Zinema Ikusezina jaialdian garapen iraunkorraren ataleko […]
Gure lagun eta lankide Jabi Lauzurika, Apolo, gogoan izan dute hainbat bertsolarik Aste Nagusiko ostegunean, ALGARA konpartsaren txosnan antolatutako bertso bazkarian. Izan ere, bera izan zen urtero egun horretan egiten den hitzordu horren bultzatzaile eta antolatzailea. Aste Nagusian egiten den bertso eta triki egunean.
Uriola webgunearen bideo honetan ikus dezakegu Korrikak Bilbon egindako ibilbide osoaren laburpena. Goizeko 7:30ean Enekuritik sartu zenetik San Nikolasera 12:30ean heldu bitarteko bost orduak sei minutuko bideo batean laburtuta.
Kafe Antzokiaren 20. urteurrenaren harira, harribitxiak ateratzen hasi dira Done Bikendiko gordailuetatik, eta bideo-pilula labur edo harribitxi formarekin ikusten hasi gara Kafe Antzokiaren blogean. Aurten 20 urte beteko ditu Bilboko euskal kultura gune honek, eta, hastapenetako garaietatik abiatuta, hasi gara ale historiko horiek agertzen, webgunean eta Youtube kanalean. Momentuz Anje […]