Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea da eta 1999ko urtarrilaren 25ean sortu zuten. Haien helburu nagusia Bizkaiko eskualdean entzumen urritasuna duten neska-mutilen eta horien familiei laguntzeko daude hutsuneak betetzea da. Katrina bertako langilea da eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/bizipoza/250320_bizipoza_ulertuz.mp3 Deskargatu hemen.

Beste astebetez tartetxo honetan Bilbo Hiria irratia bizipoztuko dugu. Gaurkoan Gemarekin arituko gara solasean eta berak kontatu dizkigu ADEMGI elkartearen nondik norakoak. Ademgi irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu du. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte ikerketak sustatu eta gaixotasuna gizarteratzeko. […]

Irratia bizipozteko unea ere iritsi zaigu Bilbo Hiria irratira eta gaurkoan Bihotzez elkartea ezagutu dugu. Ianire Garay izan dugu gurean. Bihotzez sortzetiko kardiopatia duten haur, gazte eta familiek osatzen dute. Haien helburu nagusia da sortzetiko kardiopatiak dituzten pertsonei, haien familiei eta bizitzako etapa ezberdinetan inplikatuak dauden profesionalak informatzea, orientatzea eta […]

Irratia bizipozten segitu dugu asteon, eta Josu Jauregirekin egon gara solasean; Josu Etiopia Utopia Fundazioko kidea da eta berak kontatu dizkigu fundazioaren nondik norakoak. 2009. urtean sortu zen Fundazioa eta egun ere helburu berarekin jarraitzen du: Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako erkideko babesgabeenean bizi-baldintzak hobetzea. Horretarako, sentsibilizazio proiektuak egiteaz gain, […]

Urte berriarekin batera, guk irratia bizipozten jarraitu nahi dugu. Asteon Ndank-Ndank elkartea ezagutu dugu eta Eli Dominguezekin aritu gara solasean. Senegaldar eta euskaldunez osatutako elkartea da, 2011. urtean Bergaran sortua, eta bi komunitateen elkarrekintza eta kulturartekotasuna dituzte helburu. Elkartearen baitan dauden proiektuak, pertsonak eta bitxikieriak kontatu dizkigu Elik. https://bilbohiria.com/docs2/2025/bizipoza/250110_eli_ndank_ndank.mp3 Deskargatu […]