Gaurko atalean  Xamarrek Etxera Bidean azken liburua aurkeztu digu. Ezohiko lana dugu hau, testigantza bat, lekukotasuna jaso du Xamarrek. Garraldan (Aezkoa ibarra, Nafarroa), 1980. urtean, amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez zuten mugarik, ordu artio erdalduna zen ilobak lehenbizikoz Euskaraz hitz egin zionean.  Horrela hasten da Frankismoan sortu, hazi […]

XV. mendean Nafarroako erresuma oraindik libre eta independentea zen. Honek esan nahi du bertako administrazioa zeukala behar ziren kargudunekin. Mende horietan herritar gehienak, Baztandik Tafallaraino, euskaldun elebakarrak ziren eta, aise uler daitekeen bezala, erdaraz ikasitako funtzionarioek euskaraz ere ezagutzen zuten. Hauxe frogatzen du erregearen idazkariak ogasuneko goi kargu bati igorri […]

Julio Urkixo Ibarra deustuar idazle eta euskalariaren figura ekarri digu gogora Xamarrek gaurkoan. Familia aristokrata batean jaio zen, Urkixoko kondearena. Jose Maria anaia politikaria eta La Gaceta del Norte egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. Resurreccion Maria Azkuek hizkuntzalaritzarekiko zaletasuna piztu zion. Hasieran volapük hizkuntza ikasi bazuen ere, (Konils Volapükik ipuin […]

Xamarrekin gaurkoan Joan Ignazio Iztueta Etxeberria ezagutu dugu (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a – 1845eko abuztuaren 18a). Euskal idazle eta poligrafoa izan zen Iztueta, eta arlo askotan nabarmendu zen, dantza irakasle eta herri folklorearen biltzaile lanetan kasu, eta Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia izeneko liburuan bildu zituen, euskaraz, 1824. […]

Napoleonen armadak Europa gehiena hartua zuela, betiko etsaia ingelesak ziren. Portugaletik hasi ziren ingelesak emeki-emeki frantsesak kanporatzeko ekinaldia. Lau urtera, Gasteizko gatazkaren ondoren 1813an Nafarroara Sakanatik sartuta iritsi zirenean sorpresa hartu zuten, espero ez zuten herri bat aurkitu zuten ezustean, lau urteotan espainiera ikasita, aurretik iragandako lurretan bezala espainiar hiztunak […]

Lehengo batean, euskararen mugarri batzuk aipatu genituen prentsari zegozkionak. Gaurkoan, beste agerkari batzuen inguruan solastu gara Xamarrekin. Prentsaz beste, aipagarriak diren agerpen esanguratsu batzuk izan baititu euskarak zenbait euskarritan. Komikiak aipatuz gero, Poxpolin, irratian 1925ean lehen euskal irratiak sortu ziren, Donostian eta Bilbon. Baionan, Maite Barnetxe izan genuen euskarazko telebista […]

Egun, paperezkoez gain, ikus-entzunezko euskarri digitalak nagusi badira ere, euskarazko kazetaritzaren aitzindariak paperezko kazetak izan ziren, hau da, bit-etan baino, atomoetan argitaratutako egunkari eta aldizkariak. Oraindik badira paperezko kazetak, bertsio digitalen ondoan gainbeheran badoaz ere, baina  XIX. menderaino egin behar dugu atzera, osoki euskaraz ziren lehenengo euskal kazetak aurkitzeko. 1848an […]

Izena duen orok izana duenez, garai batean, gure buruak kokatzeko, bazter, solo, menditto, haran, muino eta abaro orok zuen izena. Toponimo deskriptiboak dira gehienetan: iturrotz, fagoaga, soroluzea… Urteekin paisaia aldatu izanagatik ere mantentzen dira usu izen horiek, behiala izan zuten ezaugarria aspaldi desagertuta egonagatik ere. Gaizki erderatutako La Reineta, La […]

Victor Hugo (1802-1885) frantses idazle handiaren bizitzan bada Euskal Herriarekiko lotura nabaria. Besteak beste Les Misérables eleberria eta Hernani antzezlanaren idazle ospetsuak Gipuzkoa bisitatu eta berehala ohartu zen hura ez zela Espainia, beste hizkuntza batean mintzo zirela bertan eta interesa piztu zitzaion euskararekiko. 1811n Napoleonek Hugoren bere aita Madrila bidali […]