Gaurko saioan Xamarrek Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. Mendean liburua ekarri digu, Lapurdi 1609 elkarteak argitaratutakoa. Bertan Xabier Elosegik XVIII. Mendean Martin Harismendy notarioak jasotakoa transkribatu ditu eta bertan euskaraz idatzitako agiriak topatzen ditugu. Digitalizazioren abantailak direla eta etxetik ere kontsultatu ditzakegu dokumentuak. Dokumentu hauek argi usten dute jendartea euskaldun […]
Euskara Jendea
Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza. Izen bereko liburuaren egilea den Xamar ikertzaileak, Xabier Monasteriorekin solasean, liburuaren pasarte batzuk azalduko dizkigu.
Askotan pentsatu izan da elebitasuna administrazioan kontu berria dela, azken 40 edo 50 urteotakoa, baina historiari errepasoa eginez askorentzat harrigarria izan daitekeen lekuetan topatzen dugu euskaren presentzia: esaterako, Iruñeko ospitalean. 1791n apez erdalduna izendatu zuten Iruñeko ospitalean lan egiteko. Ospitaleko batzordeak Euskara ikas zezan eskatu zion. Erabili ziren argudioen artean, […]
Antzina, euskara gaur egungo Euskal Herritik kanpo ere hitz egiten zen. Bi pasarte ekarri dizkigu Xamarrek: alde batetik, 1234 urtean, Errioxako Ojacastroko biztanleek arazo bat izan zuten Gaztelako merinoarekin, eta herritarrek euskaraz deklaratzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Hurrengo aipamena Huescan topatu du, 1349an: bertako merkatuan XIV. mendean, hizkuntza bat baino gehiago […]
XII mende arte Euskararen lurraldea guztiak Nafarroako erresuman baitan zeuden, baina XII mendean Akitania osoa Ingalaterrako erregeen gelditu zen, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behera barne. Gertaera datuak ezagutzen badira ere, zaila da irudikatzea ingeles jendeak izan zuen eragina euskaldunen eguneroko bizitzan. Baionan izan zuten eragina, 1338 urteko erroldan ageri dira […]
Euskara Jendea irratia atalean izen bereko liburuan barrena bidaiatzen dugu Xamarrekin. Gaurko atalean Paul Broca sendagile eta antropologoa ezagutu dugu. Broca giza garunari buruz egindako lanengatik da ezaguna. Hizkuntza gaitasuna garuneko leku jakin baten menpe zegoela frogatu zuen. Antropologoa ere bazen eta 1859an Parisko antropologia elkarteko aldizkarian euskaldunei buruzko lanak […]
Orson Welles zinemagile amerikarrak Around the World with Orson Welles (1955) egin zituen sei telebista dokumentaletatik bi Euskal Herriari ekaini zizkion. Dokumentalean zinemagileak esana da “eta euskaldunak dira euskaldunak. Zer da euskaldun bat? Ziur dakigun gauza bakarra da euskaldun bat ez dena. Frantsesa edo espainola ez izateaz gain, euskalduna ez da […]
Jokoa ez da errenta dio esaera zaharrak, gaurkoan Xamarrekin batera Kirolak izan ditugu mintzagai. Kirola hitza eta ekintza modernoak dira. Gurean kirola hitzaren ordez apustu, joko proba edo dema erabiltzen ziren, beti ere desafio eta apustua izan bait da tartean. XX mendean baserri eta auzoetan antolatzen ziren apustuak, baina denborarekin […]
Heriotza edo heriotzaren inguruko ohituren inguruan berba egin dugu. Euskal Herrian hildakoen kultura ez da bakarrik egun batekoa izan. Heriotzaren inguruko errituak, asko izan dira, esaterako Zuberoan, hilerriak elizaren alboan daude, elizara joatea hilerrira joatea zen, beraz bertan pausatu eta otoitz egiten zuten. Bizkaitik hasita eta Nafarroara arimen gaua edo […]
Gaurko irrati tartean Hezkuntza ereduak izan ditugu gogoeta gai Xamarrekin. Kataluniako eskoletan murgiltze eredua erabiltzen dute, urteetan arrakasta izan duena. Kataluniako murgiltze eredua (irakasgai guztiak katalanez, gaztelaniaren eta atzerriko beste hizkuntza baten irakasgaiak izan ezik) 1983an aplikatu zuten lehenengo aldiz, Bartzelonako Santa Coloma de Gramenet hiriko hemeretzi eskola publikotan. 1992tik […]
Gaurkoan, Euskara jendea atalean, Xamarren Etxera bidean azken liburuan barrena bidaiatu dugu. Aurreko lanekin alderatuta ezberdina da, bizipen pertsonaletatik abiatu baita. Belaunaldi oso batek bizi izandako prozesu baten testigantza bildu du Xamarrek, 1970eko hamarkadatik aurrera, Garraldako eta Aezkoa ibar osoko euskararen egoera hizpidera ekarriz. Kontakizuna ikuspegi pertsonaletik egina bada ere, […]
