Kurduen Newroz urte berriko bestaren harira joan dira brigadistak Kurdistanera. Brigadaren helburua da “herri kurduak jasaten duen jazarpen eta errepresio gordina zuzenean ezagutzea eta salatzea” izan da . Ostegunean atxilotu zuten Eduardo Izarzugaza brigadista, kontrol batean, deportatu egin zuten, eta larunbatean ailegatu zen Euskal Herrira. Gaurkoan berarekin berba egin dugu. […]

Eskoziako Parlamentuak baimena eman dio gobernuari Londresekin independentzia erreferenduma negoziatzek.  Gaurkoan  Europako egoera aztertu dugu Jon K. Billelabeitiarekin. Eskoziako referendumak egin beharreko bidea aztertu eta gaur egungo Europaren azterketa egin dugu.  Europa dikotomia batean faltsu batean  sartuta dagola komentatu digu, bi aukera jartzen hari dira mahai gainean; Europa edo eskuin […]

Alemaniako hauteskundeetara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Asteburuan La sarre deituriko eskualdean Angela Merkelen CDU alderdiak irabazi du. Estatu txiki horretara begira jarri gara izan ere ez usteko ekarri dute emaitzak. Irailaren 24ean izango dira Alemania federalean hauteskundeak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170328_hizpidea_mikel_aramendi.mp3 Deskargatu hemen.

Diru sarrerak bermatzeko errentan egin dituzten murrizketen aurka La Najan zortzi pertsonak mugarik gabeko bosgarren eguna dute gaur. Bat egin dugu Agus Figal grebalarietako batekin. Murrizketen aurka Bizkaiko elkarte sozial ezberdinen ordezkariak dira, “murrizketa, langabezia, prekarietatea eta miseriaren aurka” borrokatzen jarraituko dute. Lanbidek kudeatzen dituen prestazioetan %8ko igoera eta Diru […]

Duela 33 urte, Pasaiako badian Poliziak lau lagun hil zituen: Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura, Rafael Delas eta Dioni Aizpurua, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. Hildakoen senideek egia argitzeko eskatu dute hainbat ekitaldiren bidez, frogak badaudela argudiatuta, baina auzia artxibatuta dagoela salatu dute. Oroitza eta aldarrikapen ekitaldiak antolatu dituzte, eta […]

Osasunaren zuzendaritzak ez du jarraituko eta hauteskundeak egingo dituzte. Luis Sabalza presidenteak hala iragarri zuen atzo, ezohiko batzarraren barruan. Osasuna futbol taldeko berriak ekarri dizkigu Mikel Bujanda kazetariak Iruñetik.  2018ko abendura bitarte jarraitzekoa zen egungo zuzendaritza berez; baina datorren astean bildu, eta hauteskundetara dei egingo dute. Altsasuko gazteen berri eman […]

Turkiako indarrek Eduardo Izarzugaza brigadista otxandiarra atxilotu zuten atzo arratsaldean Kurdistanen. Euskal ordezkaritza bateko beste bederatzi kiderekin batera zihoan autobus batean, eta kontrol batean gelditu zituzten. Ez zuten argi atxiloketaren arrazoia. Gaurko saioan bat egin dugu bertan dauden euskal ordezkariekin gertakarien nondik norakoak ezagutzeko Jhasna Artola bertatik kontatu digu gertatutako. […]

“Gaur, sekula ez bezala, beharrezkoa dugu Gernikan jazo zena biziki oroitzea, eta “aski da” esatea milioika pertsona ihes egitera behartzen dituen beste Gernika horietan gertatzen ari denaren aurrean. Bihur dezagun lurralde, auzo, herri, hiri… bakoitza harrera-lurralde.” Mezu hori zabaldu eta parte hartzearekin harrera lurraldea bilakatu nahi dute Euskal Herria. ”Ongi […]

HerriUNik, zenbait erakunde sozial eta politikorekin batera, EAEko eta Nafarroako aurrekontuei buruzko azterlan sakona egin du, 100 orrialdeetan biltzen dena.Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak txostenaren laburpena egin digu.  Bertan azken hamarkadako datuak jasotzen dira, krisi garaia izan dugun honetan. Lanean ikusten denez, aurrekontu hauekin, EAEn gehiago, beheranzko joera sozial […]

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan greba dute gaur ELA, LAB eta Steilas-ek, ‘Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki’ lelopean. Steilas sindikatuko Ana Perez izan da gurean. Manifestazioak eguerdian hasiko dira hiriburuetan. Gehiengo sindikala 2008-2009ko ikasturtea jarri du erreferentzia gisa hezkuntza publikoaren kalitatearen gainbehera islatzeko. Ordutik, administrazioek bi ardatzetan egin dituzte […]