Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo 43. Aste Nagusian pregoilari eta txupinera jardungo diren bi emakumeak dira . Aurten, Aiora Renteria Zea Mays taldeko kantariak irakurriko du pregoia eta Izaskun Pinedok jaurtiko du txupina. Aiora Renteria hautatu du Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak pregoi irrikatua irakurtzeko, datorren abuztuaren 19an Bilboko Aste Nagusiari […]

Argia astekaria izan dugu hizpide Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Gonzalo Oyarzún liburuzain txiletarrari  elkarrizketa azalera eraman dute. Euskarara itzuli dute bere liburua berriki, liburuak liburutegietatik harago, ezezagun zaigun liburutegi eredua. Espazio sozialak, topaguneak… “Jakintza ez  dago liburuetan bakarrik”. Aitor Manterola kirol kazetari zumaiarra eginiko elkarrizketa eta Elena Martinez de Madina ikerlariari […]

Bilbok badu jada 2023ko Aste Nagusia irudikatuko duen irudia: “Bihotzez”, Eulogio Omaetxebarria Solaegi diseinatzaile grafiko gernikarrarena. Udalak urtero herritarrak eta bisitariak Bilboko Aste Nagusiaz gozatzera eta parte hartzera gonbidatzeko erabiltzen duen kartel ofiziala gaur goizean eman dute ezagutzera. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230627_an_kartela.mp3 Deskargatu hemen.

Uztaila, Abuztua eta Irailean eskaintza ederra dute Gabriel Aresti euskaltegian. Aritz batu zaigu irratira udako eskaintza zabalaren inguruko zehetasunak ekarri dizkigu. Bilbon Gabriel Aresti euskaltegian udako ikastaro trinkoak izango dira bai goiz zein arratsaldez, maila guztietan. Bilbon ere barnetegiak antolatzen dituzte eta, bertan, goizean iklaseak eta elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldean […]

Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume baten eta bi gizonen heriotzak salatu ditu. BesteBi plataformak gaineratu du etxerik gabeko pertsona bat gure lurraldeko kaleetan hiltzen denean, porrot kolektiboa dela. Bestalde, adierazi dute plataformak uko egiten diola ezer […]

Hainbat  gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Saioan zehar kirola, herrian gertatutako istorio harrigarriak, eguraldia eta iragarkiak izan dira protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230622%20bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.

ARGIAko lantaldeak ezohiko prentsaurrekoa eman du atzo, Mugarik Gabe GKEko kideekin batera. Bertan izan dira Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen elkarteko kideak ere. Publikoki salatu dute Solway multinazionalak ARGIAri eskatu diola Paolina Albani Guatemalako kazetariari eginiko elkarrizketa ezabatzea eta 15.000 euro ordaintzea. Argiako Gorka Peñagarikanok ekarri dizkigu zehetasunak, eta […]

Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizaziora deitu du, zaintza sistema publiko baten alde egiteko. Izan ere, bizitza duinen aldeko borroka dela adierazi du mugimenduak. Azaroaren 30eko greba asanbladetan eta kaleetan egingo dela adierazi du mugimendu feministak eta azaroak 30eko greba feminista orokorreko auzo eta herrietako deialdietara batzeko deia egin die herritarrei […]