Bilboko Euskal Lutheria Eskolan, BELEn, egon gara. Izan ere, hemen biolinak, biolak eta biolontxeloak egiten eta konpontzen irakasten dute. Nahiz eta teknologia digitala erabiltzen duten neuriak hartzeko, prozesu gehienak tradizionalak dira, zehazki orain dela bostehun urtekoak. Eskola Josu Alonso akustikan doktoeak sortu zuen 1986an. Luis Artola lehen mailako irakaslea da […]

Gaurkoan gerri minen inguruen berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin izan ere ohikoa den mina da. Pelbisean bat egiten duten gerri eta izterrek gure grabitate-zentroa osatzen dute. Bertako muskuluak gorputzeko indartsuenak dira, adibidez aurreko batean aipatutako pubis osteopatian nahastuta daudenak, eta gehienak Ormaiztegiko txakurrarena egiten dute, “jo eta pasa” alegia: […]

Joan den astean eman zen jakitera Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2023ren epaia. Sari hori urtero ematen diete bi erakundeek Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloetan 35 urtetik beherako gazteek proposatutako sormen- edo ikerketa-proiektu onenei. Bosgarren edizio honetan Beñat Garaio gasteiztarra izan da irabazlea, Zeelanda Berriko euskara eta maoriera, […]

Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu.  Ane Lindane umoregilea izan da. Solasaldian hainbat gai izan dituzte mintzagai, emakumea bakarrizketak eta umorea borrokarako lekua dela azpimarratu du. https://bilbohiria.com/docs2/2023/urdinelektrikoa/230321_urdin_elektrikoa_ane_lindane.mp3 Deskargatu […]

Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzailea da. Elhuyarren  lan egiten du. Duela ez asko Egoitz Etxebestek eta berak hartu dute Elhuyar aldizkariko zuzendaritza.  Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenean izan dugu, eta gai askoren inguruan berba egiteko aukera izan dugu. Solasaldia abiatzeko zientziaren […]

Oreka bilatzearen inguruan berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutaren tartean. Posiblea da “oreka aurkitzea” da? bizkarra ez zuzenegi, ez konkortuegi; muskuluak ez gogorregi, ez bigunegi; gorputzaren simetria perfektua… Egoera hori aurkitu nahi eta ezinak, batzuetan, antsietatea sortzen du, askotan osagileok elikatuta: arazoa ulertu nahian muskulu, faszia edo energia desorekak aipatzen […]

Pikara Magazin eta Bira kulturgunean elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu.  Otsailean Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Leire Vargasen eRRe emanaldia izan zen protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2023/urdinelektrikoa/230207_urdinelektriko_erre.mp3 Deskargatu hemen.

Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleen bista izan dugu. Bilbon barnetegian dauden ikasleak esperientzia kontatu digute. Goizean goizetik klaseak jaso eta arratsaldean bestelako ekintzak  egiten dituzte. Pozik agertu dira egun hauetan euskara ikasi eta praktikatzea izan dute eta helburu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230714_erlantz_eta_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Dagoeneko 14 egun igaro dira Euskarabentura hasi zenetik, eta gaur Gasteizetik Landarako bidean murgildu dira 125 gazte eta begiraleak. Egun eguzkitsu hau aprobetxatzeko, Landako lakuan bainutxo bat hartu eta Araiara joango dira autobusez gaua bertan pasatzeko. Nekea sumatzen hasi diren arren, gogotsu eta gehiagorako indarrarekin jarraitzen dutela kontatu digute. Gurekin […]