Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Gaur eta bihar Gau irekia izango da Bilbon. Hiriaren urteurrenaren aitzakian hainbat esku hartze artistikoak egongo dira. EH kantuz izan dute hizpide, Bilboko Kantuzale ekartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilboko […]

Argia astekariaren tartea  azaletik abiatu dugu. Lurraren Altxamenduak taldeak egineko protestatik tiraka, hormigoiaren industria aztertu dute. Mundu mailako gas isurketen %10 eraikuntzaren sektoretik dator, eta horien %52 hormigoiaren ekoizpenetik. Esther Martinezi eginiko elkarrizketa komentatu dugu eta bukatzeko eliteko kirola eta osasuna aztertu dute Billabonan izandako mahai inguru baten kronikaren bitartez. […]

KALEALDIA jaialdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du hiria ekainaren 19tik 24ra. Aurtengoa 24. edizioa izango da eta jaialdiak guztira 69 emanaldi eskainiko ditu eta denera 34 konpainiek hartuko dute parte. Nazioarteko konpainiak egoteaz gain, 10 konpainia bilbotarrek hartuko dute parte. Jaialdia hamaika espaziotan gozatzeko aukera izango da, baina gune […]

Ekainaren 17an, larunbatean, arratsaldeko 17:30etan manifestazioa deitu Animalistak kolektiboak Bilbon, zezenketak behin betiko amaitu daitezela eskatzeko eta animalien sufrimendurik ez duten jaiak posible eta beharrezkoak direla aldarrikatzeko. Manifestazioa Eliptika plazan hasi eta Arriagan amaituko dute; hala ere, ibilbidean zehar udaletxean ere egingo dute geldialdi bat. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230615_nerea_de_las_eras_animalistak.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean ospatuko dute Bilbon Euskal Herria Kantuz eguna ekimena. Bilboko Kantuzale ekartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilboko Konpartsak dira ekimen horren antolatzaileak, nahiz eta babesle ugari ere izan dituen. Larunbatean Ertzilla plazatik abiatuko dira goizeko 11:00etan eta goizeko txandan hiru gune nagusitan egingo dute geldialdia; arratsaldean berriz, bazkal ostean hasiko […]

Bizi poza jaia Ekainaren 18an Villabonan izango da festa nagusia, eta bezperan, Oinkari dantza taldeak bi emanaldi berezi egingo ditu.Euskal Herriko 36 elkartek osatutako sarea da Bizipoza elkartea.  Elkarte horiek haur eta familiek osatutakoak dira, eta eskubide desberdinen aldeko borrokan dihardutela. Oinarrian, elkartasuna, bizipoza, euskara, kultura, hezkuntza, alaitasuna, auzolana eta […]

Ekaineko  zenbakiaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxalenarekin batera. Aizu AEKren aldizkaria dugu hilabetekaria eta beti ere elkarrizketa nagusiko protagonista azalera eramaten dute. Ekainean Mikel Ayllon idazle eta sortzailea izan da protagonista. Hortaz gain musika kontsumitzeko moduz jardun dutea eta asfalto Arabako mehategiaz jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230611_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.

Munduko arrozak ekimenean Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioa egin dugu. 20 urte bete ditu ekimenak, eta aurken liburua argitaratu dute. “Munduko Arrozen” garrantzia azaltzen duten istorioak eta iruzkinak ere batu dituzte. Saioa Biatzeko Igel eta Ane batu zaizkigu  San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabalako taldeen koordinakundetik. Koordinatzaileak azaldu duenez, errezeta […]

Simulazio zientifikoen laborategiaren eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat aurkituko dute ikusleek agertokian, Horman Poster kolektiboaren obra berrian. Asteartean Kafe Antzokian izango dira eta Igor de Quadra zuzendariarekin berba egin dugu. Antzezlanean galdera potoloak planteatzen dituzte: zein litzateke, beste planeta batean, gure ondare miragarriaren oroigarria edo souvenirra? Zer nolako aztarna […]

Argia astekariko errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera.  Ziburuko Azoka izan dugu hizpide.  Giro paregabea egon zen eta hori jaso dute azalean. Net Hurbil atalean  Desazkunde kontzeptuari buruz mintzo gara oraingoan. Europako Legebiltzarrean konferentzia batzuk egon dira, pixka bat horri  buruz hitz egiteko, baina kontua da oraindik onarpen oso gutxi […]