Ekaineko zenbakiaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxalenarekin batera. Aizu AEKren aldizkaria dugu hilabetekaria eta beti ere elkarrizketa nagusiko protagonista azalera eramaten dute. Ekainean Mikel Ayllon idazle eta sortzailea izan da protagonista. Hortaz gain musika kontsumitzeko moduz jardun dutea eta asfalto Arabako mehategiaz jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230611_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Munduko arrozak ekimenean Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioa egin dugu. 20 urte bete ditu ekimenak, eta aurken liburua argitaratu dute. “Munduko Arrozen” garrantzia azaltzen duten istorioak eta iruzkinak ere batu dituzte. Saioa Biatzeko Igel eta Ane batu zaizkigu San Frantzizko, Bilbo Zaharra eta Zabalako taldeen koordinakundetik. Koordinatzaileak azaldu duenez, errezeta […]
Simulazio zientifikoen laborategiaren eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat aurkituko dute ikusleek agertokian, Horman Poster kolektiboaren obra berrian. Asteartean Kafe Antzokian izango dira eta Igor de Quadra zuzendariarekin berba egin dugu. Antzezlanean galdera potoloak planteatzen dituzte: zein litzateke, beste planeta batean, gure ondare miragarriaren oroigarria edo souvenirra? Zer nolako aztarna […]
Argia astekariko errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Ziburuko Azoka izan dugu hizpide. Giro paregabea egon zen eta hori jaso dute azalean. Net Hurbil atalean Desazkunde kontzeptuari buruz mintzo gara oraingoan. Europako Legebiltzarrean konferentzia batzuk egon dira, pixka bat horri buruz hitz egiteko, baina kontua da oraindik onarpen oso gutxi […]
Gazteengandik gazteentzat eginiko ekitaldia da Erantzi. Helburua? Gazteen artean harreman afektibo sexualak sustatzea. Tailerrak, dinamikak eta mahai-inguruak antolatu dituzte gaur arratsalderako. Ekimenaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko gurera etorri dira Aiala Lazika eta Markel Crespo, ekimenaren antolatzaileetako bi. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230608_erantzi.mp3 Deskargatu hemen.
2020an ezagutu genuen, Durangoko Azokak antolatzen duen Sormen Beka jaso zuen Iratxe Aguilera gasteiztarrak, Kai Nakai izenpean. Reggaetoia eta feminismoa, horrela definitzen du bere musika, bera sormena. Konplexuak eta estereotipoak alde batera utzita, bere kantuek ez dute inor epel utziko. “Baimenik gabe” lehenengo diskoa kaleratu zuen bekari esker, Ildo berdina […]
AZET Etxebizitza Sindikatua, SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, Okupazio Bulegoa, Atxuri Harrera, Ongi Etorri Errefuxiatuak, OZEN LGTB, Xake Espazioa, Bilbo Zahaeko Kultur Etxea eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea kolektiboek Desalojo ilegalen aurkako gida aurkeztu dute gaur goizean Bilboko San Frantzisko auzoan eginiko prentsaurrekoan. Gida “Zeuena Biolentzia, Geurea […]
Goldea izeneko haien azken lana aurkeztuko du Ibil Bedi taldeak ostegunean Kafe Antzokian. Gaueko 21:30etan irekiko dituzte ateak eta kontzertua 22:00etan hasiko da. Diskoaren aurkezpen birako hirugarren eta azken kontzertua izango da ostegunekoa. Lan berriko abestiak jotzeaz gain, aurreko lanetako abestiak ere joko dituzte. Ibai Osinaga Ibil Bedi taldeko kidea […]
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Euskal Eskola Publikoaren jaia igandean izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, festan izango diren ekitaldiak ekarri dizkigute. Bestetik jaiak, antzerkia eta bertsolaritza ez da falta […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, azalean hauteskundeen emaitzak nabarmendu dituzte baina gaurko atalean bestelako gaiak komentatu ditugu. Selektibitatea datorren astean izango dute hego Euskal Herriko gazteek. Hori aztertu dute eta unibertsitateak eta hezkuntza sistemak dituen arrakalak aztertu dituzte. Argiak plazaratu berri duen komiki berria aipatu dugu, bertsolaritza […]
