Bizipoza elkarteak ‘Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da’ liburua aurkeztu du, Peio Manterola Pavoren ikerketa lana du oinarri lanak, Amagoia Mujika Telleria kazetari galbahetik pasata, liburu bihurtuta. Peio izan dugu gurean, bestetik aurreko astean izandako jardunaldiak  ‘Zaintza sistema publiko-komunitarioaz: elkarrekin hausnartzen, partekatzen eta eraldatzen’ izenburupean aztertu ditugu Leire Elizegi […]

“Non eta Bilbon” liburuan aurkeztu dute , Bilboko historiaren gaineko 40 artikulu biltzen dira, hirian  han eta hemen banatuta dauden beste horrenbeste toponimo baliatuz, denak ezagunak, eta batzuk oso ezagunak. Artikuluak 17 idazleren eskutik datozkigu: Pedro Zuberogoitia, Felix Mugurutza, Mikel Gorrotxategi, Ziortza Artabe, Aitor Zuberogoitia, Segundo Oar-Arteta, Josu Larrañaga, Iñaki […]

Aurten Palestinako herriarentzat odoltsuenetako bat izateko bidean da: 130 palestinar baino gehiago hil dituzte Israelgo okupazio indarrek, eta horietatik 30 baino gehiago adingabeak dira. Bestalde, azken asteotan Israelek Zisjordaniako palestinarren aurka duen errepresioa nabarmen areagotu dela ikusi dugu. Gainera, Preso Palestinarren Elkartearen txosten berri batek agerian utzi ditu Israelen errepresio-politikaren […]

Durangoko Azokak 57. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu. Azokak ohiko formatua berreskuratuko du aurten, bi urte bereziren ostean, eta abenduaren 7tik 11ra euskal kulturaren “eztanDA!” bizitzeko prest agertu dira antolatzaileak. Horretarako, 930 kultur nobedade egongo dira eskuragarri Landako guneko 248 erakusmahaitan: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta […]

Asteburu honetan, Elikagaien Bilketa Handia izango da hegoaldeko supermerkatuetan. Elikagai Bankuek deituta, herritarrek produktuak eman ahal izango dituzte. Datuen arabera, aurten, dagoeneko 11.045.637 kg banatu dira, eta 73.791 pertsonak jo behar izan dute bankuetara laguntza eske. Urtean, batez beste, pertsona batek 670 kg behar ditu bizirauteko, baina Elikagaien Bankuak ez […]

Bilboko udalak plaka bat jarriko du, bihar larunbata, frankismoa garaian Santutxuko Orue txaletean e4spetxeratu zituzten emakumeen omenez eta oroimenez. 1937ko ekainean faxistak Bilbora heldu eta gutxira muntatu zuten Orue txaletean emakumeen kartzela politikoa. Urte haietan, ehunka emakume, batzuetan seme alabekin batera, baldintza penagarrietan sartu zituzten preso Larrinaga eta Orueko kartzeletan […]

Bilboko Udala Solokoetxe eta Zazpikaleak lotuko dituzten bi igogailu berriak eraikitzen hasi da, joan den ekainean jarduera utzi zuen igogailu zaharraren ordez. Ekainean abisua eman barik Iturribide kalean kokatuta dagoen igogailuak bere jarduna eten zuen, 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu […]

Barakaldon jokatu da Bertsolari gazteen XXX. BBK Sariketaren bigarren, eta azken, finalaurrekoa,  Durangaldea eta Uribe Butroe taldeen artean. Durangaldeak lortu du finalera sailkatzea. Erabakita geratu da abenduaren 1eko finalaurrekoa. Aurtengo finala berezia izango da, sariketaren ostean urteurrena ospatzeko Bertso saioa ere izango da. Atzoko  saioan  Durangaldea eta Uribe Butroe taldeek […]

Azaroaren 19an abiatu zen hirugarren euskaraldia, Hitzez ekiteko garaia lelopean milaka lagun hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egiten ari dira egunotan. Bakoitza hautatutako rolean dabil Ahobizi edo Belarri prest. Euskaraldiaren atarian Kike Amunarriz Topaguneko lehendakariak adierazi bezala norbanakoak egiteko ariketa da baina beti laguntzen du inguruan giro egokia egotea. Horregatik Bilboko […]