Durangoko Azokan egin dugun lehendabiziko geldialdia Artekaleko 45. zenbakian izan da, bertan baitago ERROA argitaletxearen erakustokia. Aurtengo nobedade nagusia Amaiur! Libera State liburua dugu, Asiskok marraztutako eta idatzitako eleberri grafikoa. Orain dela 500 urte Amaiurreko gazteluan gertatutako konkista-gerraren eta okupazioaren historia kontatzen du liburuak, garaiko izen eta deiturekin. Korsikako Ajjaciun, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Martxan da 57. Durangoko Azoka. Goizeko 10:30ean zabaldu ditu ateak azokako gune nagusiak, Landakok. Gaurko ikasleen goizarekin abiatu da azoka. Lehenengo gonbidatua Beñat Gaztelurrutia izan da, Gerediaga elkarteko kudeatzailea. Lehenik, kopuruen inguruan mintzatu gara, 2019an 264 erakusmahai izan zituen Landako guneak, eta aurten 248, baina, hori baino sakonagoa izan behar […]
Durangoko azokak 57 garren edizioa du aurten, azken urteetan azoka plaza bilakatu du, euskal sortzaileen plaza, horrela esan izan dugu behin baino gehiagotan. Orain dela15 urte sortu zenetik, Ahotseneak aparteko bizitasuna eman dio Durangoko Azokari. Hango eta hemengo sortzaileez gainera aniztasuna izan da nagusi. Ahotsenearen ibilbidea gogoratu eta aurtengoaren inguruan […]
ETS taldeak bere ibilbideko diskorik “ausartena” argitaratu du, euren hitzetan. Seigarren lanak ‘Guretzat’ du izenburuan eta eraldaketa prozesu baten emaitza dela adierazi digu Iñigo Etxezarretak. Talderen musikan aldaketa “Aukera Berriak” izeneko azken lanarekin hasi zen. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz. […]
Munduenea hamar ipuinek osatzen dute. Umeei zuzenduta daude, eta munduko kultura eta hizkuntza ezberdinetakoak dira. Ipuinen egileak denak bizi dira gure artean, eta horixe da helburua, euskararen bitartez kulturen arteko zubia egitea. Kulturartekotasuna eta hizkuntzen arteko elkarbizitza aldarrikatu nahi da ariketa praktiko baten bidez. Labayru fundazioak aurkeztu berri du Munduenea […]
Ibilbideko hamabigarren diskoa kaleratu dute Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Galder Arrillaga eta Igor Dieze taldekide dituen laukoteak. “Betiko Su Ta Gar” aurkituko dugu barruan. 34 urte beti ditu taldeak oholtzan eta sei urte badira maitasunari pasioa lana argitaratu zutela ez dira geldi egon. Oraingoan bizi izan dugun egoerari erreparatu diote […]
Datorren urtean 40 urte beteko dira zoritxarreko uholdeak izan zirenetik. Aste Nagusia bete-betean harrapatu zuen uriolak, jaietako egun handian, hain zuzen ere. 1983ko abuztuaren 26an itsasadarrak gainezka egin zuen eta, Aste Nagusiarekin batera, milaka bilbotarren bizibideak eta ametsak urak eraman zituen. Baina hondamenetik herri baten indarra azaleratu zen: zoritxarrean lagun, […]
Bermeoko Addar taldeak bigarren lana aurkeztu du, Gordinik deiturikoa, aurreko lana bezala rock indartsua dakarte, 9 kantu berrietan. Bilboko koba estudioan grabatu dute lana, urria, eta hilabete eta erdian entzungai ditugu kantuak jada. Gorka batu zaigu Bilbo Hiria irratiko sintoniara. Aletu ditugu berarekin batera disko berriko kantuak. Hitzei erreparatu etorkizun […]
Azaroaren 25ean, Bilboko Udaltzaingoak San Frantzisko auzoko bizilagun bat deslojatu zuen AZET sindikatuak salatu zuen. San Frantzisko kaleko 18. zenbakian, Blackstone funts putrearen jabetza zen etxean. Gaur desbajetza salatzeko eta Udaletxeri alternatiba eskatzeko protesta egin dute. Elkarretaratze zaratatsua egin dute Ekintza sozialeko egoitzaren aurrean, udaletxeari alternaiba eskatzeko eta desalojoaren ardura […]
Benetan be antzerki taldeak Urriaren 30 estreinatu zuen “Batetik bestera” antzezlana. Hezegune batean kokatzen dute istorioa, Udaberriko migrazioa hemen da, Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek ala beharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere […]
