Gaurko zine tartean Clara Roquet zinemagilea izan dugu hizpide. Hiru lan izan ditugu aztergai Ane Urkiola kolaboratzailearekin. Kataluniako zine gaztea. Azkenaldian pelikula berri asko egin dituzte bertan eta olatu antzeko bat dago zuzendari emakume gazteena. Clara Roquet, Belen Funes, Clara Simon…”El Adios”, “Les Bones nenes” eta bere lehenengo luzemetraia izan […]

 Azkuna Zentroko Zinematekak ziklo berri bati hasiera emango dio, `Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema zikloa. Gaur ‘918 gau’ dokumentala proiektatuko dute. 918 gau Arantza Santesteban nafar zinemagilearen film dokumental bat da. Filmak zuzendariak berak kartzelan izandako bizipenak aipatzen ditu, eta ostean sortutako arrakalak bere izakeran. 918 gau giltzapetuta eman eta […]

Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte betetzen ditu aurten, topagunea egingo du Oñatin, ekainaren 11n eta 12an, 20 urtez paradisuak erretzen… eztandak dardara gaitzala da aurtengo leloa. Ekaina aurretik aurkezpenak eta ekintza ezberdinak prestatu dituzte Euskal herrian barrena, Bilbon Ostiralean izango da hitzordua. Deustuko Herriko tabernan. Hegoa Ugalderekin berba egin […]

Bilboko Udalak ‘Matematika eguneroko bizitzan’ zikloaren hasiera iragarri du Bidebarrieta Kulturgunean datorren astean. Zehazki, ‘Kriptografia eta matematika: garaipen eta porroten historia laburra’ izenburua duen lehen hitzaldia datorren ostegunean, apirilaren 28an, izango da, 19: 00etan, Areto Nagusian. Jakinarazi dutenez, guztira lau hitzaldi egingo dira maiatzaren 5, 12 eta 19an. Lehen topaketa […]

Azkuna Zentroko Zinematekak ziklo berri bati hasiera emango dio apirilaren 27an, `Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema’ zikloarekin, ikus-entzunezko sorkuntza garaikidean emakumezko zuzendariek izandako gorakada ardatz duen ziklo berria. Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin […]

FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 28. edizioa ospatuko du maiatzaren 6tik 14ra, eta, gaur goizean, “Morirse en Bilbao” erakusketa aurkeztu du Barrainkuako Udaltegian. “Morirse en Bilbao” fanzinea 2011n hasi zen zehazten, Señor Verde gidoilaria eta Kike Infame marrazkilaria Bilbon hainbat garaitan girotutako istorioak kontatzeko elkartu zirenean. Istorio horiek guztiek […]

Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat euskararen aldeko lasterketarekin. Arratsaldez, 19:30ean iritsi zen Bilbora Korrika 22, eta irudi ederrak utzi zizkigun, jende uholdea izan baitzen, tipi-tapa euskararen aldeko pausuak emanez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea aldarrikatzen. Ekintza lasterka ibiltzea izan zen, baina hitza,  gure hizkuntza nagusi izatearen aldarri argia egin […]

Lau ordu pasatxo igaroko ditu 22. Korrikak gurean eta, Erandiori lekukoa hartu ostean, eskuz esku eta auzorik auzo ibiliko, harik eta Barakaldoko herritarrei eskualdatzeko ordua iritsi arte. 19:30ak baino lehentxeago Elorrietatik sartu eta gauerdiaren atarian Zorrotzatik aterakoa da. Korrika iritsi aurretik hamaika ekitaldi antolatu dituzte Bilboko auzo askotan. Zazpi Kaleetan […]

Lotarako poeturak aztertu ditugu gaurkoan. Teoriak dio onena aratean lo egitea dela; gora begira etzanda gure bizkarrak, birikek, gorputz osoak, postura fisiologikoa (normala, estandarra, orekatua) gordetzen dutelako. Rankingaren bigarren postuan eskuineko alderako posizioa legoke. Hurrengoa ezkerreko alderako posizioa (bihotzaren gainean alegia). Eta azkena, teorikoki txarrena, ahuspezkoa izango litzateke. Honaino teoriak […]