Martxoaren 12an itxi zituen ateak Kafe Antzokiak. Ordutik 12 hilabete luze joan dira. Zirraraz betetako uneak, bizi izan ditugu 25 urte luzeetan, eta haren itxierak sortzaile zein entzuleoi min egiten digu sortutako gomutengatik, euskal musikak eskaintzen dituen momentu ahaztezinengatik. Gaurkoan Kafe Antzokian izandako hiru musikarirekin berba egin dugu: Ruper Ordorika, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Bilboko bikote batek bi hegaldi zituen Bilbotik Pragara joateko 2020ko martxoan, eta aire-konpainiak, bertan behera utzi zituen, ohiz kanpoko arrazoiak aipatuz: Covid-19aren pandemia. Baina erreserbaz arduratu zen agentziak bidali zien jakinarazpen-oharrean ez zen inon ere aipatzen osasun egoera zenik hegaldi hura bertan behera uzteko arrazoia. Gainera, aire-konpainiak aukera eskaini zien […]
Gutun Zuria, gaurtik martxoaren 27ra izango da Bilboko Azkuna Zentroan. Jakina den bezala, aurten, Buenos Aires, Habana, eta Casablancan izango du egoitza; bertako artistez gain, Euskal Herriko mugetatik haratago joango da eta. Gaur bertan arratsaldeko 18:00etan, iazko edizioa berreskuratuko da liburu kolektibo baten formatuan: “Saiakera hemen hasten da”. Ivan de […]
Eusko Jaurlaritzak Musikariak ikastetxeetan ekimena jarriko du martxan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. . DBH 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleekin hasiko dira. Musikariek sorkuntza prozesuaren nondik norakoak aletu, beren ibilbideaz hitz egin eta kantaren bat edo beste joko dute, 40 ikasleko taldetan.Helburua ez da […]
Ikusten ari gara lehen dositik txertoek gaixotasunaren alderdi larrienetatik babesten dutela eta transmisioa prebenitzen dutela, hau da, hein batean behintzat, esterilizatzaileak direla. Baieztatuz gero, errazagoa izango litzateke talde inmunitatea lortzea. Horretarako, beharrezkoa da pertsonen %70 txertatuta egotea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210323_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.
Barne Ministerioak jakinarazi duenez, 3.085 pertsonek eskatu zuten asiloa 2020an Bizkaia Gipuzkoa eta Araban. Beraz, aurreko urteko datuekin alderatuta, eskariek %36 egin dute behera. 2020an tramitatuko guztietatik, Bizkaian izan ziren gehien; ia 1800. Kolonbia, Venezuela, Nikaragua, eta Hondurasko herritarrak izan dira, ordena horretan, eskaera gehien egin dituzten herrialdeak. Azken 5 […]
Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna izan zen atzo eta ehunka lagun kalera atera ziren. Aurtengo mobilizazioek etxebizitzaren eskubidea izan dute ardatz. Bilboko manifestazioa Mariaren Bihotza Plazan hasi da. Aldarrikapenez jositako giro alai batean, ehunka lagun San Frantzisko kaletik hasi dira ibiltzen. Luzatutako esku-ahurraren zeinua, arrazakeria gelditzeko seinale gisa, izan da manifestazioaren […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Gai nagusia adierazpen askatasunaren inguruko erreportajea ekarri du euskara Argia astekariak. Pablo Hasél espetxeratu berritan, zenbait legelari, artista eta giza eskubideen aldeko erakunderekin aztertu dugu Espainiako Zigor Kodea gogortzeak musikan eta beste diziplina batzuetan duen eragina. Elkarrizketa […]
Gaur entrenatuko da “Dardara” dokumentala, Marina Lameirok Berri Txarrak taldearen azken biran filmatutako dokumentala. Ikusgarria izan zen Ikusi arte bira, sekula espero ez zuten arrastoa utzi zuen, sarrerak agortu, ilara amaigabeak sortu ziren Berri Txarraken azken kontzertu horiek ikusteko, bizitzeko, gorputza eta buruarekin sentitzeko, eta hori jasotzen saiatu da Marina […]
Irati 2018ko martxoaren 8an jaio zen Aranjuezeko espetxean, eta aita eta ama bertan ditu preso oraindik. Urte honetako martxoan, Iratik hiru urte bete ditu eta Espainiar legediak agintzen duen bezala, hiru urte betetzean Irati bere gurasoengandik banatu behar da. Horregatik, Irati eta bere gurasoen eskubideak bermatzeko, Sarek eta “Irati gurasoekin […]
