Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak salatu du Santxutxun  familia bat kalean gelditzeko arriskuan dagoela, etxearen jabeek auzitara jo dutelako eta familia kanporatzeko eskatu dutelako. Etxegabetzeak badu data: apirilaren 1ean egingo dute, lehenago egoera konpontzen ez bada. Senar-emazteek eta zazpi urteko, sei urteko eta sei hilabeteko seme-alabek osatzen dute familia. […]

Ezohiko ikasturtea izan arren, aurreko urteak izan duen barnetegien eskaintzaren oso antzekoa dago Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian Aste Santuan eta Pazko Astean, bertako Isabel Isazelaiak azpimarratu digunez. Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, argi dago ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar duela ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren […]

Lehiaketaren lehen aldi honetarako gaitzat Amaiurko gazteluaren setioa aukeratu da Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; bakarka edo taldean egin daitezke. Komiki lehiaketaren lehen […]

Data esanguratsua izan zen guztiontzat 2020ko martxoaren 13a. Egun horretatik gaur arte, ez gara oraindik esnatu koronabirus deituriko amets gaiztotik. Martxoaren bigarren astean, komunikabide guztiek pandemia baten berri eman eta gero, inork ez zuen imajinatuko maiatza arte etxean egongo ginetik, ez eta urte oso bat igaro ostean, oraindik musukoa prakak […]

Loraldiaren barruan bihar “Errimak bi oinetan” ikuskizuna izango da ikusgai.  Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertso saio batek publikoari eskaintzen diona sentiaraztea zuen helburu Errimak oinetan ikuskizunak, baina bertsolarien ordez dantzariak jarrita. Aurrekoaren formatu bera du, baina gai, bertso eta dantza berriek erabat ezberdin […]

Sopelako Ander Deuna ikastola eta Leioako Betiko ikastola arduratuko dira, hain zuzen ere, aurtengo Bizkaiko ikastolen aldeko jaia antolatzeaz. Bizi ditugun garaiak kontuan hartuta, Ibilaldiaren baloreak azaleraztea inoiz baino garrantzitsuagoa dela azpimarratuz, bi ikastolek maiatzaren 30ean egingo dute Ibilaldia, ikasturte osoan zehar Uribe Kostan izango diren ekimenei amaiera emanez. Helburuen […]

Aste honetako koronabirusaren gakoen atealean, Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak gainazalei buruz hitz egingo digu; izan ere, duela urtebete uste zen gaitza gainazalen eta objektuen bidez zabaltzen zela. Gaur egun, ordea, badakigu zabalkunderako bitarteko nagusia airea dela. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210316_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Abando erdian kokatuta dagoen Cervantes eskola publikoko guraso eta inguruko auzokoak trafikoa moztu dute ordubetez, haurren segurtasuna eskatzeko. Joan den barikuan gertatu da hori. Pandemia dela eta, eskolara sartu eta irtetzeko protokolo berria ezarri zen irailean, eta horri jarraituz, gazteek denbora behar dute protokolo hori betetzeko. Hori dela eta, trafikoa […]