Bizkaiko Hizkuntzen Mapa osatu du Soziolinguistika Klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz. 120 ama hizkuntzatik gora zenbatu dituzte. Euskararen eta gaztelaniaren atzetik, galizierak ditu hiztun gehien: 25.697 bizkaitarren hizkuntza da. Belen Urangak ekarri dizkigu ikerketaren xehetasunak. Azterketa euskara, gaztelania eta ingelesa ez diren hizkuntzen errealitatea ezagutzea izan du helburu. Orotara 120 […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Pandemiak zeharkatutako Martxoak 8a da aurtengoa. Baina ahal ere erakundeetatik era hainbat mezu eta kanpaina zabaldu dituzte. Horietako baten inguruan hitz egingo dugu jarraian Bilboko Udalak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan. Aurten, modu esanguratsuan, gaur egungo osasun krisian emakumeek egin duten lana […]
“Pandemiaren inguruko gogoeta feministak” liburua kaleratu du Steilas sindikatuko idazkaritza feministak. Pandemiaren inguruan hainbat emakumek dituzten esperientziak biltzen ditu, zaintza arloko, osasuneko, irakaskuntzako eta beste hainbat sektoretako profesionalen testigantzekin, hamabost artikulutan. Hamabost atal horiek gai eta forma askotarikoak dira: batzuek lehen pertsonako bizipenak kontatzen dituzte, eta beste batzuek oinarri teorikoagoak […]
Musika-Música 2021 jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, martxoaren 5ean, 6an eta 7an ospatuko da, Vienako hiria izango delarik protagonista. Horrela, Jaialdiak amaiera emango dio 2019an Londres eta New Yorkekin hasi eta 2020an Parisekin segida izan zuen zikloari. Gonzalo Olabarri kultura zinegotziak eman dizkigu xehetasunak. Bilboko Udalak 36 kontzertu programatu ditu aurtengo […]
Duela 3 urte hasi ziren biltzen, Txerra Bolinaga, Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Jon Aranburu, eta tarte honetan kantu bilduma bat egin dute tarte honetan zehar. Beste hainbat proiektutan ibilitakoak denak, izenak dioen moduan, proiektu honekin aurrekoetatik hartutakotik lan berria egin nahi izan dute. 10 kanta ditu biltzen ditu diskoak […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azalean Adur Ramirez de Alda Altsasuko auzipetuarekin eginiko elkarrizketa dugu. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatu zuten, Altsasuko gazteekin elkartasun uholdea izan zen. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen gaztetako bat da Adur Ramirez de Alda da, […]
Bilbo beste modu batez ezagutzeko aukera emango digute Irati Agirrezkuenagak, Mikel Ayllonek eta Igor Arzuagak. Hiria ezagutzeko aitzakian Bilbotik paseatzeko gonbita luzatu dute. Arriaga plazan abiatu eta izozaki dorretan amaituko da gure ibilbidea. Loraldiaren eskutik dator paseo birtuala. Arriaga plazatik abiatu eta Isozaki dorretan amaituko da ibilbidea. Bidaiaren benetako helmuga, […]
Aurten guztiontzat izango da Aste Santu ezberdina baina Gazteolak ezberdintasun honen barruan etxeko txiki eta gaztetxoei euskaraz dibertitzeko, ondo pasatzeko eta bide batez, ikasteko aukera eman nahi die, Zenbat Gararen ekimen honetatik hurbildu zaigun Udanek azaldu digunez. Horregatik, eta egoerak uzten badigu, Aste Santuko kolonia bereziak antolatu ditu. Horregatik,6 eta […]
Euskarazko Wikipedia sortzearekin nahikoa ez, umeei zuzendutako entziklopedia askea heldu da orain dela gutxi Euskal Herrira: Txikipedia. Umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina dago eta 2800 artikulu baino gehiago ditu jada. Koldo Biguri Txikipediako lan taldeko kideetako bat izan da gaur gurekin proiektu honi buruzko xehetasun guztiak kontatzeko. Adi! […]
Martxoaren 5ean, 6an eta 7an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Deustuko Erriberako artearekin, diseinuarekin, kulturarekin eta artisautzarekin hitzordua prestatu digu La Bernarda Fest-ek. Hiru egunetan zehar, herriko diseinatzaile eta eskulangileen, zuzeneko musikaren, antzerkiaren, txotxongiloen, animazioko film laburren, expoen eta literaturaren azoka handia egingo da. Jaialdiaren xehetasunak ekarri dizkigu Cristina Zwap […]
