7 katu gaztetxeak 13 urte beteko ditu datorren astean. Urtero legez urteurrena ospatzeko aste osoko egitaraua antolatu dute. Gaztetxearen berri emateko Julen eta Irati batu zaizkigu irratian. “Badun hamairu” lelopean aste osoko egitarau antolatu dute. Astelehenetik asteazkenera hitzaldi, mahai-inguru eta tailerrak egingo dituzte gaztetxean, grebari begira bideratuta. Horretaz gain, 7Killo […]

Bizkaiko kirol-lokalen langileak pasa den maiatzetik greban dihardute sektorearen etorkizuna aldatzeko asmotan. Patronalarekin hamaika aldiz hitzartu ondoren honakoa da beren egoera: urtarrilaren 9an bildu zirenean aurrerapausorako bidea zirudien eskaintza mahai gaineratu zien patronalak, hala eta guztiz ere, sindikatu guztiak ez ziren ados jarri erantzun bat ematerako orduan. Hori dela eta, […]

Koopfabrika, ekintzailetza sozialaren esparruan, proiektu profesional eta ekimen sozio ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da. Orain arte 45 proiektutik gora sustatu dituzte, eta orain Bizkaian jarri dute martxan. Programa Reas Euskadik eta Olatukoopek zuzentzen dute, bizitza erdigunean jartzen duen ekonomia bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Fabrika formakuntza 8 saio bultzatuko dituzte […]

Ikilimikilikik hala zioen Mikel Laboa kantautorearen kantak, eta hala du izena Jokin Oregi eta Ana Meabek eskuartean dakarkiguten antzezlanak. Ikimilikiliklik, MARIE DE JONGH elkarteak ekoiztutako azken lana dugu, familiei zuzendutako ikuskizuna, haur zein helduek disfrutatzeko unea. Euskal Herriko zenbait txokotan eskainiko dituzte emanaladiak, iadanik 25 herri eta hiritan hitzartu dituzte; […]

Asteartean aprobatu zuen Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Zirkularraren Estrategia. Termino hau ezezaguna izan daiteke oraindik askorentzat. Estrategia honek material birjinen sarrera eta hondakinen ekoizpena murriztea du helburu, baliabideen fluxu ekonomikoa eta ekologikoa itxiz. Hau izango litzateke definizio teknikoa, baina ze motatako planak eta jarduerak proposatzen ditu ekonomia eredu honek? Zero Zabor […]

Bizkaiko kostaldeko harribitxia, Gaztelugartxe ekarri dute erreportaje nagusira Argia astekarian. SOS Gaztelugatxe platafromaren protesta eta eskaerak, bertan eraiki nahi duten aparkalekua eta inguruan bisitari kopuruak sortzen ari den arazoa izan dute hizpide. , Stacy Velásquez eta Sandra Morani Guatemalan LGTBI komunitateak bizi duen egoeraz egindako elkarrizketa, eta Baudonne baserria izeneko […]

BBK Open Sciencen bigarren edizioa martxan da eta barruan gordeta daukagun zientzilaria ateratzeko prest dator. Ricardo Muturberria, BIOOKeko zuzendaria eta Nora Sarasola, BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak azaleratu dituzte jardunaldi honen nondik norakoak. Zientzia ireki eta parte-hartzailearen ekimena BBK eta BIOOK elkarteeren eskutik dator beste urte batez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren […]

Gaurkoa Haurdunaldiaren manipulazioa izan dugu hizpide. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki eteten direla, arrazoi […]

Bertso ibilbide gidatua egingo dute eguerdian, eta bost bertso bazkari jarraian. Besteak beste, Irati Majuelok, Jokin Urangak, Jone Uriak, OIhana Iguaranek, Andoni Egañak, Ane Labakak, Miren Artetxek eta Unai Iturriagak hartuko dute parte. Ia sarrera gzutiak saldu dituzte. Donostia izan zen, urte luzez, Bertso Egunaren plaza, baina, Bertsozale Elkarteak ekitaldiaren […]