Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Frantzian pentsioen erreformaren harira izaten hari diren protestak izan dituzte hizpide, Pentsio erreforma, “aberatsen presidentearen protesten hauspoa. Jone Alastuei Uztarrozeko alkateari eginiko elkarrizketa komentatu digu. Bukatzeko nazioarteko gai baten inguruan jardun dugu, Hamar emakume hiltzen dituzte […]

Asteburu honetan ospatuko da BALA, Bilboko Arte liburu azoka, Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka. Kokapena izaten da BALA azokaren ezaugarrietako bat, Bilboko espazio ezberdinetatik pasa ostean aurten Boulevard tabernan izango da. XIX mendeko kafetegi mitikoak hartuko du azoka. Fanzinean, autoedizioak, […]

2018ko Bilboko Aste Nagusian hizkuntz eskubide urraketa pairatu zuen Arkaitz Zarragak udaltzain baten partetik. Jaien amaieran, desmuntaketa lanetan, Hau Pittu Hau konpartsako kide den Arkaitz gelditu egin zuen udaltzain batek, txosnagunetik ateratzerakoan. Udaltzaina gazteleraz zuzendu zitzaion, Arkaitzek euskaraz artatua izan zedin eskatu zion. Eskaeraren aurrean, bi isun jartzearekin egin zion […]

Telekomunikazio enpresa guztiak korporazio transnazionalak dira, etekina ateratzea beste helbururik ez dutenak. Denak? Ez!. Izarkom telefonia mugikorra, finkoa eta Internet sarbidea eskaintzen duen irabazi asmorik gabeko euskal kooperatiba euskalduna da. Posible ote da marrazo handiz betetako itsasoan telekomunikazio ekimen alternatibo bideragarririk planteatzea? Izarkomek bi urte daramatza lanean eta gero eta […]

Hainbat aurrekari eduki dituen arren giza eskubideen aldarrikapenak, bilakaera motela izan du. Besteak beste, 1689an Iraultza Loriatsuaren ondorioz idatzitako Eskubideen Legea Ingalaterran, 1789an Frantziako iraultzak ekarri zituen aldaketa sakonetariko bat, Gizonaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena deritzona eta abar. Hortaz, Bigarren Mundu Gerrara jauzi eginaz, Nazien basakeriek argitxo utzi zuten, nazioarteko […]

Aurtengo edizioa emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra izan dela esan dute emaitzek. Milaka bisitari jaso ditu herriak egun hauetan, Gerediaga elkartearen datuen arabera 110.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren Landakogunean, kontuan izanik igande arratsaldeko datuak oraindik argitaratzeke daudela. Egun guztiak nahiko orekatuak izan diren arren, dudarik gabe jendetsuena […]

Gaurkoan Uribe kostako Hiruka aldizkariarekin bat egin dugu, Abenduak 3 euskararen eguna izan dute hizpide abenduko zenbakian. Zer aukera du eskualde honetan euskaraz bizi gura duenak? Galdera horri tiraka erreportajea egin dute.  Erantzuna atsekabetzeko modukoa izan da, baina itxaropen apur bat pizten dute gure hizkuntzari lehentasuna ematen dioten ekimen ugarik. […]

Sega Sound killers taldea dugu gaurkoan. Lehenengo diskoa du esku tartean sei kanturekin datoz ,Matxet batu zaigu irratira. Talde ezberdinetan ibilitakoa da, baina oraingoan beste kide batzuekin batu eta musika elektronikora hurbildu da.  Elektronikoa bada soinua kutsu rock-eroa ere bada. Hizkuntzari dagokionez ingelesa eta euskaraz kantatzen dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191203_sega_sound_killers.mp3 Deskargatu hemen.

Elhuyarrek itzultzaile automatiko eleaniztuna sortu du. Erreminta berri hau adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritzen da eta euskera ezagutu aparte, gazteleraz, frantsesez, galegoz eta katalanez ere erabili ahalko da. Doan erabili daiteke eta ordenagailurako eta mugikorretarako eskuragarri dago azaroaren 27tik. Itzultzailea ordenagailuan erabiltzeko Interneten bilatu beharko da itzultzailea.eus eta weborrialde […]