Iaz bezala, aurtengo Emakumeen Egunean ere grebara deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak, Ikasleen, enpleguaren, kontsumoaren, zaintzaren eta pentsioen arloak izango dira nagusi; antolatzaileek, ordea, jakinarazi dute «zaintzaren gatazkari» zentralitatea emango diotela: bizitzak erdigunean jarriko dituzte.  Euskal  Herriko  txoko guztietan prestaketa lanak egiten dabiltza, asanblada irekiak Martxoaren 8ko protesta antolatzeko.  […]

Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da, 2018ko urria eta abendua bitartean. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiok batu eta ordezkatzeko asmoz jaio dena. Alde zaharreko auzokideon identitatean eragin eta auzokideon sarea sendotzeko asmoz. Jai batzordearen  hiru helburu finkatu ditu;  Urtean ezagunak diren datak baliatuz, auzokideentzako […]

Gizartearen eta kultura garaikidearen “lokailu” bihurtu nahi dute Bilboko Azkuna zentroa. 2019-2023 urteetarako ondu duten proiektu estrategikoa aurkeztu du Fernando Pérez zuzendari berriak. Duela bost hilabete iritsi zen Azkuna Zentroa zuzentzera. Berarekin batera jarritako ildoen inguruan mintzatu gara. Gizartea eta kultura garaikidea lotzeko espazioa izan nahi du alondegiak, eta espazioa […]

Ondoez psiko-soziala eta genero bizipenak uztartzen dituen ikus-entzunezko proiektua da Zauria(k). Bederatzi lagunen esperientzia aztertu dute, bederatzi ikuspegi eman asmoz. Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriagaren proiektua da Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izeneko dokumentala. Estreinatu berri dute Zauriak dokumentala, Bilbon ere ikusteko aukera izango dugu datozen […]

Gaurko saioan tabu batez jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin: heriotzaz. Bere lanbidean, zorionez, heriotzarekin harreman naturala du, eta ez bilatu esaldi horretan umore beltzaren arrastorik, zaharrekin lan egiten baitu. Frakasatua sentitzen ote da horregatik? Ez. Beste paziente mota batekin lan egitean darabilgun txantiloia aldatu behar izaten dugu, hori bai, besteekin […]

Rosa Luxemburg konferentzia antolatu dute IPES, Rosaren Lagunak eta Baskale elkarteek datorren, ostiralean, otsailaren 22an, Bilboko San Frantziskoko Auzo Etxean. Hedoi Etxarte idazleak Faxismoa, gaur eta hemen hitzaldia emango du, eta, Lorea Agirre eta Yolanda Jubeto ere arituko dira Roxa Luxemburgen inguruan hizketan. Hedoi Etxarte izan da gurean. Luxemburg XX. […]

Azkuna Zentroan espazio fisiko guztiek dute balio artea garatzeko, eraikinak berak ere bai. Horregatik, Arriquibar plazara ematen duen fatxada nagusia interbentzio artistikorako espazio bilakatzen da. Espazio publiko horrek gaitasun estetiko eta komunikatibo handia du, eta sortzaile garaikideen banakako artelanak erakusteko leku bilakatzen da.Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eraikineko […]

“Gure osasunean guk agintzen dugu“ lelopean Euskal Herriko Homeopatiaren Erabiltzaile eta Lagunen elkarteak  hainbat protesta eta deialdi zabaltzen ari dira azken asteetan.  Otsailaren 23an Homeopatiaren erabiltzaile eta lagun guztiok deitu dituzte Begoñan egingo duten topaketa batzuetara.  Terapia ez konbentzionalen aldeko pertsona ororentzat deialdia egin dute. Joseba Argintxona Similia elkarteko kidea izan da […]