Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitzekin. Azaleko gaiaz mintzatu gara lehenengo; Hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagatik zigortuak izan diren Eneka Alvarez eta Arkaitz Zarragak euren kasu azaldu dituzte. Administrazio publikoak hizkuntza eskubideak urratu dizkie biei eta biek amaitu dute isun banarekin. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak jaso eta Berdea da more […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Ernai gazte antolakundeak prekarietatea salatzeko mobilizazioa deitu du larunbat honetarako, otsailak 16. Mobilizazioa, “prekarietateari ateak itxi” lelopean. Mikel Aiartzaguena izan da gurean. Larunbateko manifestazioa hitzaldi sorta baten bukaera izango da, izan ere aste honetan zehar gazteek paratzen duten prekarietatearen inguruko hitzaldi ezberdinak antolatu dituzte, helburua gazteek bizi duten egoeraren argazkia […]
Berri Txarrak taldeak 25 urteko ibilbidea itxi, eta 2019an “etenaldi mugagabea” egingo du. ‘Ikusi Arte Tour 2019’ birarekin esango du agur taldeak, gaur Lekunberrin Ikusi arte tourraren eta agurraren inguruko xehetasunak eskaini dituzte. Agurra iragarri zutenetik bi hilabetera hitz egin dute. Lehenengo sarrera eta agur kontzertuekin sortutako katramila “poza eta […]
Unescok otsailaren 13 Irratiaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Eta horretaz baliatuko gara hedabide txiki onen balioa aldarrikatzeko. Uhinak euskaraz astintzen ditugu egunero 96.00FMtik eta gaur horrela egin dugu, baina Kafe Antzokitik. Bilbo Hiria irratiak 1997ko udaberrian egin zuen salto bilboaldeko uhinetara eta ordutik etenik gabe ibili da. Teknologiak asko aldatu […]
CEAR kexu da Espainian inoiz baino asilo-eskaera gehiago egon diren urtean, 54.000, aldeko ebazpenen portzentajea % 35etik % 24 murriztu delako. Gaur goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR),prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu. Datu horien arabera (iturria: Barne Ministerioa), 1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia […]
Gaur hasi da, Madrilen, Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa. Konponbidea, demokrazia eta askatasuna lelopean gure esku dago dinamikak protestak deitu ditu gaur arratsalderako. “Erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa bat” izango da, Gure Esku Dago dinamikak salatu duenez. Horregatik, mobilizazioak antolatu ditu, “preso politikoei babesa adierazteko eta bidegabekeria […]
Londres eta New Yorken XIX eta XX. mendeetan konposatutako musika izango da MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren XVIII. edizio honetako protagonista. Aurtengo edizioan bi hiri handiren dinamika kultural eta musikal sendoari eskainiko dio arreta: Londres eta New York. Behako horrek zentzu osoa hartzen du bere baitan hartzen dituelako Londresen edo New Yorken musikalki “sortu” edo […]
Inauteriak iragarriko dituen kartela ezagutzera eman dute gaur. Otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean aratusteak ospatuko dira Bilbon. Ohikoa den moduan horiek iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea José Ángel Ligero Martinezena izan da, “Sardinita disfrazada” lanagatik. Beste behin ere, herritarren parte-hartzea erabakigarria izan da behin betiko aukeraketan, 4.139 boto erregistratu baitira. Kartel […]
Euskadiko Gazteria kontseiluak emakumeek eremu publikoan parte hartzerakoan dituzten beldur eta oztopoak identifikatu ditu Eragin plazandre txostenean. 2018ko urriaren 31n #Plazandre ekitaldia ospatu zenuten Bizkaia Aretoan .Topaketak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, egun EAEn eremu publikoan diharduten emakume esperientzietatik abiatuz, espazio publikoan, plazan egoteko dituzten beldur eta oztopoei […]
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek 24 orduko grebara deitu dituzte, martxoaren 8an, Euskal Herriko emakume guztiak. Deialdia Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du. Bilbon, Eusko Jaurlaritzan, eta Nafarroako Gobernuko Lan Sailaren aurrean, greba deialdia erregistratu dute. Bertan azaldu dutenez, hau ez da ohiko greba bat, […]
