Lautan Hiru antzerki txikien festibala aurkeztu du Euskaltzaindiak. Bira Kulturgunea , 7Katu Gaztetxea eta Cafe Bar Bilbaorekin elkarlanean sortutako egitasmoa da honakoa. Lau ostegun iraungo ditu, bakoitzean hiruna antzerki piezarekin. Artista asko batuko ditu festibalak, horien artean Galder Perezen Lurrun minez azpimarratu dute, Cafe Bar Bilbaoko antzerki gidoi laburren txapelketa irabazi […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Chrysallis Euskal Herriak etapa berri bat hasiko duela jakinarazi du; orain arteko lana egiten jarraituko dute, baina espainiar estatuko Chrysallisen delegazioa izateari utziko diote. Izen, logo eta kolore berriak jantziko ditu larunbatetik aurrera. Elkarte berriaren sorrerak eraginkortasuna du helburu. Izan ere, Hego Euskal Herriko erakundeen funtzionamendua desberdina da espainiar estatuari […]
Gaurkoa haurdunaldien inguruan berba egin dugu Oier Gorosabelekin batera. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki […]
Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira zer aukera eta zer erronka ekarri ditu? Galdera horretatik abiatuta Topaldia jardunaldia antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak urtarrilaren 31n izango da aurtengoa, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukerez eta erronkez hausnartzeko osatu dute edizio berri honetako egitaraua. Datozen urteetarako lehentasunei eta […]
Bolintxu bizirik, Supersur handitzeari ez plataformak manifestazioa deitu du larunbat honetarako 18:00etan Arriaga plazatik. Izan ere, Supersur handitzearen proiektuaren helburua autonomia erkidegoen arteko trafikoa A8tik desbideratzea zen. Egunean 24.000 ibilgailu pasatzea aurreikusten zuten, baina erdia ere ez da pasatzen bertatik. 800 milioi euroko gastua ekarri ondoren, luzapen berriak ere gastu […]
UEUk “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia-produkzioa areagotzea da. Kongresua IKER Zentroarekin elkarlanean antolatuko dute eta bi erakundeek hitzarmena sinatu dute gaur. Hirugarren edizio hau Baionan egingo da maiatzaren 27, 28 eta 29an. […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azala larunbatean Bilbon eta Baionan izandako presoen eskubideen aldeko manifestazioari eskaini diote; titular nagusia honako hau da: “Herritarrak konponbide eske”. Irudiari garrantzia eman eta larunbateko argazki erreportajea jaso du argia astekariak. Bestetik, bi elkarrizketa ere komentatu dizkigu, Maddi Baderri eginikoa. […]
Galder Perezek eta Chema Trujillo antzerki gidoigileek irabazi dituzte aurtengo Cafe Bar Bilbao teatro laburreko sariak. Antzezlanen abiapuntua da gidoia. Gidoirik gabe ez dago obrarik; eta, ondorioz, ez dago taularatzeko lanik. Ideia horri tiraka sortu zuen duela hamasei urte Mikel Martinez aktore eta Tartean Teatro antzerki konpainiako kideak Cafe Bar […]
Hiru hilabete baino gutxiago geratzen dira martxoaren 8rako. Martxoaren 8rako greba deitu du mugimendu feministak. Eta egun hori aurkezteko, agerraldia egin du Mugimendu Feministak Gasteizen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta, dei egin du hiri eta herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Bost ardatzetan antolatuko da aurtengo greba: […]
Pare talde feministaren hamargarren urteurrena dela eta “Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa” sorta izango da larunbatean Deustuko Gazte Lokalean. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira protagonista, euskara, umorea eta generoa uztartuz. Bakarrizketan zehar landuko dituzten gaiak ere potoloak: amatasuna, ama izateko presioa… Gaurkoan Mirari Martiarenarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190116_mirari_martiarena.mp3 […]
