Macbeth antzezlana egingo dute Bilboko Arriaga Antzokian. Alex Gerediagaren zuzendaritzapean. 27 pertsonako lantaldea batu du Shakespeareren obrak.  Antzezlana euskara eta gazteleraz estreinatuko da, euskarazko testua Jon Gerediagak egin duelarik. Testu klasiko honen adaptazio garaikide bat da estreinatzear dagoen obra hau.  Narrazioa mantendu du, baina garai edo leku jakin batean kokatu […]

Bilboko Udalak Bilbao kultura WOW agenda aurkeztu du. Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Pabellon 6, Zirkozaurre, Euskalduna jauregia eta beste hainbat erakunde publiko zein pribaturekin elkarlanean egindako lan honek 2019ko kultur eskaintza bilduko du. Bilbo kultura anitzeko hiri bilakatu eta hau hiriko txoko guztietara zabaltzeko asmoa azpimarratu du alkateak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190130_Bilbao_Kultura_WOW.mp3 Deskargatu […]

Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu bost saioko ikastaroa antolatu dute Jakin aldizkariak, UEUk, Gabriel Aresti euskaltegiak eta Kafe Antzokiak. Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkarguneak eta harremanak izango dituzte ardatz. Zazpi saio izango dira, lehenengoa urtarrilaren 28an, eta maiatzera bitarte iraungo du ikastaroa. Hileko azken astelehenetan egingo dituzte saioak, 19:00etan. […]

Kalejira batek Bizkaiko campusa zeharkatuko du bihar, Artekom proiektua aurkezteko jardunaldiari hasiera emateko. 11:30ean, Arte Ederretako Gradu Aretoan, proiektuaren helburuak eta egitaraua aurkeztuko dira; Errakaleor Bizirik! kolektiboak parte hartuko du bertan, bere esperientzia azaltzeko. Artekom foro parte-hartzailea da, eta trantsizio energetiko iraunkorrak dakartzan erronkak ditu langai. Komunikazio estrategiak diseinatzen ditu, […]

Etxeko Langileen elkarteak urtero aurkezten duen txostenaren ondorioa eta datuak aurkeztu ditu. Aholkularitza zerbitzua eskaintzen du elkarteak, eta iaz 523 pertsonen 592 zalantza artatu zituzten.Gaur aurkeztutako datuak eta estatistikak fidagarriak eta garrantzitsuak direla azpimarratu dute datu errealetan oinarritu daudelako. ELEk urtetik urtera argitaratzen dituen datuek etxeko beharginen lan baldintza zailak […]

Amancio Ortegak Bilboko protagonista izatea lortu du, beste behin ere. Duela pare bat egun, Bilboko Kale Nagusiaren izen aldaketa guztien ahotan zegoen; On Diego Lopez Arokoatik, Amancio Ortegara. Gerora, Bilboko Eragin plataformak sortutako hari hau parodia zela argitu zuten.  Inditexek hirian duen inperioa salatu nahi zuten honekin.  Eraginena ez da izan […]

Ostiralean banatu ziren  Argia Sariak, Usurbilgo Atxega Jatetxean. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, batetik 30 urte egin dituztelako Argia Sariek, eta bestetik mendeurrena ospatzen ari delako Argia aldizkariak. Irratiri eskainitako saria Bilbo Hiria irratiko “Euskara Jendea” saioarentzat izan zen. Xamar Euskara Jendea saioko egileak jaso zuen saria. “Euskara Jendea” izen […]

Berrogeita hamargarren Bertso Eguna ospatuko da larunbatean Barañainen. Berrogeita hamar urte hauetan hainbat aldaketa jaso ditu egunak, iaz handiena; bertso eguna ibiltari bilakatu zen. Bigarren bertso egun ibiltaria izango da aurtengoa, eta nobedadeak dakartzate. Gurekin egon da Jon Agirresarobe, egitasmoaren sustzatzilea hauei buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190123_BertsoEguna.mp3 Deskargatu hemen.

Jatekoak ibilbide luze eta bihurria egiten du gorputzean: ahoan behera, esofagoa, sabela, duodenoa, heste meharra, heste lodia, ondestea eta uzkia zeharkatzen ditu. Azken zatiaz berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin.  Kakagura sentsazioa igartzen hasiko gara eta uzkiko esfinterra erabilita (borondatez kontrolatzeko ahalmena baitugu), tarte batez, libratzeko gogoari eutsi ahal izango […]