Ekainaren 28 Bizkaiko koordinakundeak ekainaren 28ko ekitaldiak aurkeztu ditu, LGTB+ kolektiboaren harrotasunaren egunaren harira. Bilbon gay harrotasunaren lehenengo manifestazioa egin zeneko 40. urteurrena beteko da aurten eta hori gogora ekarri nahi izan dute bestetik  E28 koordinadorak  LGTB+ aktibismoan dabiltzan emakumeak gogoratu nahi ditu. Urteotan guztiotan emakumeek egin dute  borroka  eskertu […]

Datorren  astelehenean hasiko da Bilboko Kalealdia, kaleko arte eszenikoen jaialdia. XIV. aldia izango du, eta, orotara, kaleko arte eszenikoetan erreferente diren 26 konpainiak beren lanak erakutsiko dituzte. Kaleko antzerkia, zirkua, clown-a, txotxongiloak, kabareta eta dantza ikusi ahalko dira kalean, 65 ikuskizunetan. Euskal konpainien artean, maia Elizaran, Ertza, Ganso & Cía, […]

Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez lelopean, manifestaziora deitu du Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformak iganderako. Algortan egingo dute protesta, eta 13:00etan abiatuko da, Telletxe plazatik. Indarkeria matxista hau ikustarazteko unea ere iritzi dela aldarrikatu dute eta datuak ere mahai gainean jarri dituzte. Honen inguruan berba egiteko Josebe Iturriotz […]

Gaurkoan Handicap taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Itxaropena elkartearen inguruan sortutako proiektua dugu. Itxaropena elkartea Gasteizen kokatuta dago eta ikusmen urriko pertsonekin lan egiten dute, hainbat proiektu dituzte martxan.  Taldeko bateria joleak, Jon Larrañagak kontatu digu taldearen ibilbidea. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Handicap_taldea.mp3 Deskargatu hemen.

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu ostegunero bezala, Lander Arbelaitzekin batera. Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa eraman dute azalera gai nagusi bezala. Peio Zubiriak Kanadan marihuana legalizazioaren inguruko erreportajea ekarri digu eta bukatzeko Usopop jaialdiaren 10 edizioaren inguruan jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Argia_lander.mp3 Deskargatu hemen.  

Mugarik Gabek argitaratu duen “Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean, Informazioa ala desinformazioa? ” ikerketa lana aurkeztu du. 5 hilabetetan zehar idatzizko 5 hedabide aztertu eta gero ikerketa bat argitaratu dute Mugarik gabe eta Pikara Magazinak, gaur kazetariekin batera ikerketa aurkeztu eta konpartitu dute.  Komunikabideek egindako praktika onak azaldu, eta hedabideentzako […]

Gaur Errefuxiatu eta Migratzaileen Nazioarteko Eguna da. Ongi etorri errefuxiatuak eta Mugak zabalduz karabanak prentsaurrean agertu dira. Ongi etorri errefuxiatuak errefuxiatu eta migratuen eguna izan beharko litzatekeela salatu du. Europako migratzaile politiko jo puntuan jarri ditu.   Bestetik Mugak Zabalduz  karabanak egingo duen ibilbidea aurkeztu dute. Italian “politika xenofobo erailtzaileak eta […]

Supermerkatura joateko aholkuak eman dizkigu gaurkoan Naiak. Supermerkatuko apaletan ehunka eduki ditugu eta planifikatzen ez badugu jaki ez osasungarriak erosteko arriskua dugu. Horregatik supermerkatura joan aurretik planifikazioa egin behar da. Etxean zerrenda egitea garrantzitsua da. Kontutan izan behar dugu eta marketin handia dago. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin08_supermerkatuan%20erosketak.mp3 Deskargatu hemen.

CEAR-Euskadi errefuxiatuei laguntza emateko batzordeak ohartarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan migratzaileak hartzeko 463 plaza daude eta denak beteta edo emanda daude jada. Hori dela eta, migratzaileak hartzeko sistema handitzea premiazkoa dela esan d. Aquaris ontzira begira jarri bagara ere egunero milaka pertsona behartu dago ihes egitera, Mediterranoa gutzatuz. Naiara Gutierrez […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak kezka adierazi du Bilboko Udalak bultzatuko duten Auzoen itunaren inguruan. Federazioaren hitzetan, auzoak kontutan hartu gabe egingo den ituna izango da. Lehenengo segurtasun ituna sinatu zuten, ondoren itun soziala eta orain auzoen ituna aurkeztuko dute baina auzoa elkarteak kontutan hartu gabe eginiko ituna izango dela gogor […]