Nutrizio On ekin nutrizioko lagunak ditugu bidai lagun.  Gaurko saioan Nahia Zeziagak eman dizkigu aholkuak. Astean zenbat aldiz jan dezakegu okel gorria?  Astean behin ona dela entzun izan dugu, baina, zenbat da “noizean behin”?  Okelea lurreko animalien eta hegaztien masa muskularra da; ehizatutako animalien muskulua edo giharra be okelatzat hartzen […]

Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean Bilboko Alondegian forma artistiko berrien nazioarteko topaketa burutu dira, Prototipoak deiturikoa. Ekitaldien artean, azalak sortze-gunearen Martxaundi ibilaldia burutu zen; Arabako LaSierra herritik (azala dagoen herritik) Bilbora oinez egiteko proposamena. Ibiltari izan dugu Ula Iruretagoiena, eta menditik ibiltzearen esperientzia konpartitu dugu. Oinez egiteak ikuspegi konkretu bat […]

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren hamaikagarren edizioak bizkaieraren garrantzia azpimarratu eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu nahi ditu Txomin Agirreren Kresala obrarekin. Ekimena Arriaga Antzokian izango da ekainaren 7an, osteguna, eta Euskara Ikasleen Jaiaren barruan kokatzen da. Irakurraldia goizeko 08:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etan bukatuko da. […]

Areatzan ospatzen ari den Bilboko Liburu Azokaren 48.edizioan, gaur goizean, Joan Mari Torrealdaik jasoko du Urrezko luma. Jose Mari Sors laguna izan da aurkezpenean eta zaila egin zaio minutu pare batean haren lana laburbiltzea: idazlea, ikerlaria, kazetaria soziologoa… Euskararen eta euskal kulturaren alde egin duen lana goretsi dute azokaren antolatzaileek, […]

1

Aneguriak Ekainaren 3an  Frambuesas y palomitas lana zuzenean aurkeztuko du Kafe Antzokian. Kontzertu berezia eta disko berezia da oraingo, Anerekin batera Behotsik Orkestra egongo da. Apiril eta maiatzean buru-belarri dabiltza lanean, diskoa grabatzen eta zuzenekoa prestatzen, Aneguria izan da gurean, kontzertua eta ekain bukaeran argitaratuko duen kontzertua aurkezten. “Dana edo […]

Euskal Herriko lehen banku etikoa da Fiare, eta ONCE fundazioak ematen duen elkartasun saria jaso berri du. Ander Cornejo kolaboratzaileak Juan Garibi elkarrizketatu du Fiareko zuzendaria. 2005ean abitu zen Fiare proiektua, eta azken urteetan hazkunde handia izan du. Banku etikoaren fenomenoa duela hogeita hamar urte abiatu zen Hegoaldeko herrialdeetan, Bangladeshen, gerora […]

Zein da egun argazkilaritza dokumentalaren lekua? Galdera honi erantzuten saiatuko dira argazkilaritza dokumentalaren inguruko lehenengo jaialdian. Gaur abiatuko da  BasqueDokFestival, Bizkaian egiten den argazkilaritza dokumentalaren Jaialdiaren lehen edizioa. Bizkaia aretoan igandera arte ahots, ikuspegi eta lengoaia ugarik bat egingo dute, egungo argazkilaritza dokumentalaren errealitatearen inguruan hausnarketa egiteko asmoz. Bihar, gainera, […]