“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen Burujabetzara!” hori da Emakumeon mundu martxaren XI. Nazioarteko topaketei harrera egiteko hautatu duten leloa. Udazkenean, urriaren 22tik 28ra, lehenengo Bilbon izango da Nazioarteko topaketa. Emakumeon mundu martxa lau eremutan lan egingo du, sisteman arteko indarkeria, bizitzaren iraunkortasuna, gorputza eta sexualitateak eta sarean […]

Maiatzak 27an Santurtzin ospatuko da Ibilaldia. Aurten Bihotz Gaztea ikastolak antolatu du. Festaren eguneko egitarau eta ibilbidea aurkeztu dute. Santurtziko herriaz gozatzeko aukera eman nahi du aurtengo ibilaldiak. Jaia herrian kokatu dute osotasunean. Bihotz Gaztea ikastolako zuzendariak , Andone Ruizek urte osoan egindako lanen inguruko azalpenak ekarri dizkigu. Aurten ibilaldiak […]

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, PuntuEUS Fundazioak komunitatearekin batera ospatuko du Euskarazko Internet Eguna, hirugarrenez. Ospakizuna UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean izango da.. Ekitaldi honen izenburua: Burujabetza teknologikoa da. Edurne Larraza bilkuraren koordinatzailea izan da gurean. 1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste hamar ekitaldi […]

Igandean ospatuko da Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan. Estelle Gognirekin bat egin dugu Herri Urratseko koordinatzailearekin. Aurten berezia izango da Herri Urrats, badira aste batzuk mobilizazioa egin zutela Baionan, 25 irakasle postu behar dituztela aldarrikatu dute Seaskako ikasleek, gurasoek eta irakasleek Herri Urrats festari esker Seaskak hainbat proiektu jarri ditu […]

Ostegunetan ohi dugun bezala, aste honetako Argia astekariak dakarrenaren berri eman digu  Lander Arbelaitz kazetariak . ETA erakundearen ziklo amaierari buruzko erreportaje sakon eta mamitsua izan dugu hizpide lehenik eta behin, eta honetaz gain, Irungo ikastetxe batean garatutako proiektuaren inguruko erreportajea ekarri digu, laborategi naturala antolatu dute, putzua eraikiz hezegune […]

Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak  Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari teknikoarekin berba egin du, Joxe Inazio Usabiaga izan da gurean.  Euskadiko Orkestra Sinfonikoak partitura digitalekin izandako lehenengo esperientziaren inguruan. Tableta elektroniko batean, etengabeko jarioan, partiturak aurrera egin dute musika-piezaren erritmo berean, musikariak orrialdea pasa behar ez dezan. Horrela, partitura da musikariari moldatuko […]

Maiatzaren 4tik 12ra bitarte FANT, Bilboko zinemaldi fantastikoa ospatzen ari dira. Jaialdiaren baitan urtero ematen dute Fantrobia saria, genero fantastikoan gero eta indar handiagoa hartzen ari den zinemagile bati ematen diote. Aurten Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarra izan da sariduna. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180510_Fant.mp3 Deskargatu hemen

Martxoak 8an emakumeen mugimenduak bazterrak harrotu ditu, epaitegietako azken berriak hunkituta, haserre eta larrituta utzi gaitu. Aurreko astean kimuak, euskal film laburmetraien 10.urteurrena ospatu da, 5 aukeratuen artean ez da  euskal emakume zinemagilerik egon, eta euskal emakume zinemagileek protesta egin dute. Sektore askotan ematen den sintoma da. Zinemagintzan horrela bada, […]

Gaurko saioan Oier Gorosabel antzina begira jarri zaigu. Lehenagoko bizimoduaren balioak gogora ekarri dizkigu, zaharren patxada, elikagai naturalak, kutsadura elektromagnetiko eza… Atzera begira jarrita konturatzen da, gauza on asko ere bazeudela , gaur egun erabiltzeko modukoak. Besteak beste, osasunaren autogestio maila altua. Eskura zituen erreminta guztiei etekinik handiena ateratzen  zioten, […]