Larunbatean Bilboko Plaza Berrian Zientzia Azoka ospatuko da. Egun osoz, zientzia tailerrak, gazteen satnd-ak eta ikertzaileen gunea izango dira. Kultura zientifikoaz gozatzeko aukera izango da. Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Zientzia azokaren aurkezpenean ikerketa piztu eta bultzatzearen beharra azpimarratu […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Mikel Uraken musikariaren bisita izan dugu. Lan berria du esku artean Izaki bizidun berriak. Oraingo honetan, jauzi egin du kantugileak eta bakarka beharrean taldearekin osatu ditu kantu berriak. Andoaingo Garate estudioan eta hirukote formatuan disko berri bat grabatu du, Izaki bizidun berriak. Zuzeneko dagokionez ostegunean Bilbon aurkeztuko du lana , […]
Apirilaren 1ean bete zen urtebete San Inazioko auzotar talde batek Navarro Villoslada kaleko Eroski zaharra okupatu zuenetik. Errondoko auzo etxea izena jarri diote guneari. Urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte apirila osoan zehar. Gurekin izan dugu Jone, Errondoko auzo etxeko kidea, ekitaldien beri eman eta errondokori buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Errondoko.mp3 […]
Bederatzi urte dira Deustuko Erriberan Artiatx lantegian Open your ganbara ospatzen dela. Oraingoan sortzaileei zuzendutako Open your sormena jarriko dute martxan, sortzaileei zuzendutako merkatu berezia, hilebeteko bigarren larunbatean ospatuko da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Openyoursormena.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko auzo elkarteen federazioak Apirilaren 28rako Manifestazioa deitu du, “Kalea ez da isilduko” lelopean. Auzo elkarteak prekarietatea, pobrezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta parte hartzearen murrizketaren aurka kalera aterako dira. Elkarteek argi dute beste hiri eredu bat posible dela. Azken hilabeteetan protestaren inguruko lanketa egiten ari dira eta dagoeneko ehun elkarte […]
Gaur aurkeztu dute Zuhar Iruretagoiena artista Zarauztarraren Hebra erakusketa BilbaoArten. Erakusketa, gaur hasi eta Maiatzaren 11ra arte egongo da BilbaoArte fundazioaren erakusketa aretoan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180412_Zuhar_Iruretagoiena.mp3 Deskargatu hemen
Bilboko Doctor Deseo taldeak gaur aurkeztu du La fuerza de la fragilidad lan berria. Zortzi abesti berri, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako abesti ezagunak ere entzun ahal izango dira diskoan. Liburua ere plazaratu dute, taldearen abestiren letrak bilduta, eta DVDan bideoklipak. Josi batu zaigu estudiora eta azken lan honen nondik norakoak ekarri […]
Gaurkoan Deustuko Erriberara joan gara Erriberak bizi nahi du auzotarren proiektua ezagutu dugu Joserekin batera. Cadenas Vicinay enpresaren eraikina auzotarrak auzoarentzat berreskuratzen hasi dira. Erriberako auzotarrek lokal falta salatu izan dute behin baino gehiagotan, auzoak bizi duen eraldaketan pabilioi abandonatuen eremuan bizi direla salatu dute behin baino gehiago. Cadenas Vicinayk […]
Mushkum musika taldeak apirilaren 24ean aurkeztuko du bere bigarren lana “Nire totem animalia” izena izango duena. Gaur, taldearen diskoa berriaz mintzatu gara Juncal Altzugarairekin, Muskhum taldeko abeslariarekin. Mushkum nortasun propioa duen formazioa da, musika eta artearen interpretazioaren bidez sortzen dena, oinarrizko esentzia taldea sekuentzia musikala eta interpretatiboa izan dezan. Irudiari […]
Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da Gure Oroitzapenak. Adabaki ekoiztetxeak bultzatutako proiektuan hamabi zinemagilek parte hartzen ari dira. Pelikula egiten ari direla azpimarratu dute gaurko aurkezpenean eta udazkenerako bukatuta egotea espero dute. Hamabi zinemagilek Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioaren begirada bat eskaintzen duen pieza bana sortu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180411_sarri.mp3 Deskargatu hemen. […]
