Atzo irailak 26, hiru urte bete ziren Mexikoko Guerrero estatuan 43 ikasle desagerrarazi zituztela. Egia eta justizia gabe hiru urte daramate Ayotzinapako 43 ikasleren familiek. Besteak beste, “izua zabaltzeko eta protesta soziala geldiarazteko estrategia global baten barruan” kokatzen dute gertatutakoa. Carlos Martin Beristainek El tiempo de Ayotzinapa liburua aurkeztuko du gaur […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Kataluniara begira jarri gara, Euskal Herrian bizi diren Katalanak, nola ari diren bizitzen handik iristen diren albisteak ezagutzeko. Pili Alvarez izan da lehenengo gonbidatua. Duela hamar urte bizi da Euskal Herrian. Errusiar mendi emozionala izaten ari da, sentimendu kontrajarriak ditu azken egunetan. Pili oso pozik bizi da Euskal Herrian baina […]
Gure Esku Dago eta Kontseiluak elkarlanean Tripontzia Urteberriko Saria aurkeztu dute. Euskal Herri osoan egongo da salgai Tripontzia. Bilbon, hainbat lekutan eskura daiteke dagoeneko. Paul Bilbao eta Angel Oiarbide Kontseiluko eta GEDko bozeramaileek azpimarratu dute epe luzera begirako proiektu honekin “eredu berri bat” sortu nahi dutela. Hain zuzen, lurraldetasuna eta euskal komunitatea bere […]
Kaledor Kayiko elkarteak eskola absentismoa aztertu du ostegunean Bilbon burutuko dituen jardunaldietan. Eskola-absentismoa prebentziorako ikastetxeko planak du izenburutzat jardunaldiak eta goiz osoan zehar hainbat aspektutik landuko dute gaia; legearen aldetik, prozedurak hau ekiditeko, ikastetxeen planak… Leire Kaledor Kayiko elkarteko kideak eman dizkigu azalpenak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170926_kaledor_kayiko_elkartea_leire.mp3 Deskargatu hemen.
Okela artistek sortutako eta kudeatutako espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz. Gaurko saioan espazioak izandako bilakaera ezagutu dugu Shatsaren eskutik. Gainera Ostegunean ireki behar duten erakusketaren […]
Euskadiko Garapenerako GEKen koordinakundeak, eusko Jaurlaritzaren enpresa nazioartekotzeko politikaren analisia aurkeztu du gaur goizean. Lehen ikerketa lan honetan, argi agertzen da euskal enpresak nazioartekotze aldera Jaularitzak martxan jarri ditun politiken helburu nagusia enpresen lehiakortasuna eta errentagarritasuna handitzea da. Baztertu egiten dira irizpide sozial eta ekologikoak eta lanaren eta giza eskubideen […]
Gaur goizean Zazkel taldeak “Ez entzun” deituriko bigarren lana aurkeztu du. 2012an sortu zen taldea Bilbon. Aurreko urtean Azkue fundazioak antolatutako banden Lehia lehiaketa irabazi zuten, saria disko berria kaleratzea eta bi kontzertu ematea izan zen. Aurkezpenean Etxahun eta Irati taldekideak izan dira. Kontatu digutenez oraingo lan berri hau ilunagoa […]
Euskal Wikilarien Kultura elkarteak eta Azkue Fundazioak hitzarmena sinatu dute, euskarazko wikipedia bultzatzeko eta zabaltzeko. Hizkuntza txikien artean, euskarazkoa da Wikipedia indartsuenetako. Wikipediaren helburua jakintza librea partekatzea da. Galder Gonzalek eman dizkigu xehetasunak. Argazkiak libreki partekatzeko asmoz, Wiki Loves Monuments izeneko lehiaketa martxan jarri dute. Edonork parte hartu dezake, modu […]
Gaurkoan Bilboko euskal museoan izan gara, bertako koordinatzailean Sorkunde Aizartzak gidatu digu. Udan museoak hirukoiztu egin ditu bisitak. Bilboko erraldoien erakusketa arrakastatsua izan da. Baina aldikako beste erakusketa bat dago orain ikusgai, esaterako 2018ko urtarrila arte Frivolite dago ikusgai. XVIII. Mendeko jantziak, San telmo museotik ekarritako erakusketa da . Bestetik […]
Harrapazank gazteentzako programaren hamabigarren edizioa aurkeztu berri dute. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dute gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko helburuarekin. Itsaso Paia koordinatzaileak aurtengo xehetasunak ekarri dizkigu. Batetik Izarren hautsa, talentu eskolan izena emateko epea zabalik dago.Gaztetxoak musika, dantza edo antzerkiko trebetasunak […]
