Bilboko Kafe antzokian atzo Jakinduriek mundue erreko dau ekimena izan zen. Hiru Bertsolari eta hiru zientzialari aritu ziren aurrez aurre. Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak eman zituzten lehenik. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azaldu zituzten. Jone Uriak Errimaren definizio matematikoa, Juan Ignacio Perezek Zeruraino hegan egiten eta Miren […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaurkoan Rafa Ruedak Olatz Salvador kantaria ekarri digu. Olatz Salvador bakarlari bezala duela hiru urte hasi zen zuzenekoak ematen. Gitarra lagun duela badcampen bi grabazioa ditu eta bertatik jasotako kantua ekarri digu, “Korapilatzen” kantua entzun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170922-rafa_olatz%20salvador.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbata eta Igandean Ipuinen Magiaz Mundua Aldatzera gonbita egin digute Aminata ipuin jaialdiaren eskurik. Istorio hau Senegal eta Bilbo elkartzen ditu eta mundua beste ikuspegi batez ikusteko forma hurbildu nahi digu.Hainbat herrialdetatik heldutako kontalariak istorioak elkarbanatzeko prest daude Nerea Perez Arrospideren ideia burutzeko asmoz eta sugarra bizirik mantentzeko asmoz.Helburua Senegaleko […]
Irudiz irudi, binetaz bineta euskal komikigintzearen historiaren zati inportante bat ikusi daiteke Bilboko Bizkaiko Foru Liburutegian,Euskal Herrian egin diren komiki lanen aukeraketa bat egin dute “Euskal komikia 1975- 2017” erakusketan. Erakusketan batez ere testuak eta irudiak daude ikusgai 35 paneletan. Bitrinetan, berriz, jatorrizko argitalpenak ikus daitezke. Mikel Begoña da erakusketa honetako komisarioa […]
Igandean Irailaren 23an hasiko da bertsolari txapelketa nagusia , Baigorrin , eta abenduaren 17n jokatuko dute finala, Barakaldoko BEC erakustazokan. 43 bertsolari arituko dira kantuan txapelketako hamalau saioetan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan,aurkeztu dute euskal herriko txapelketa nagusia Serio agertu dira Imanol Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa […]
Gaurko eguna Bakearen nazioarteko eguna da, hori dela eta EGK-k Nazioarteko Bakearen Eguna ospatzeko #GazteokBizikidetzan ekitaldia antolatu du Arriaga Plazan. Gaur arratsaldez izango da ekitaldia. Elkarrizketa, gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekiko dute, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kulturaren garapena sustatzeko. Arratsaldeko seietan abiatuko da ekitaldia. Euskadiko Gaztedia […]
Gaurkoan Mariaren Bihotza plazan egon gara, 2007an bertan azpian aurkitutako komentu gotikoaren aztarnak Bilboren historiaren zati handi bat ezkutatzen dute. Mariaren Bihotza plazako aztarnategi arkeologikoen klaustroa estalita, horietara heltzea erraztu du egin da eta horian bisita gidatuak daude. Aurkikuntza arkeologiko horiek bisitariekin partekatu ahal izateko, herritar guztientzako bisitaldi gidatuak antolatuko […]
Hazte Oir elkarte ultra katolikoaren autobusa Bilbon izan da. Podemos eta bere LGTBI mozal legea: zuen seme-alaben bila doaz lelopean, aste honetan Madrilen beraien lehen protesta egin zuten, eta beraien bidaiaren bigarren geltokia Bilbo izan da. Eguerdiko 12:00etan Moyua plaza inguruan egotekoak zirela iragarri dute, baina 12:30etan iritsi da autobusa Euskadi […]
Iraila planak egiteko hilabetea izaten da, ikasketak antolatu, ordutegiak, kirola… Azken honi lotutako lekua ezagutzeko asmoa dugu datozen minutuetan. Sei Izar gimnasio herrikoia Karmela gunean kokatuta dago. Duela bi urte jarri zuten martxan eta dagoeneko prest dute ikasturte honetarako eskaintza . Sei izar gimnasio herrikoekiko Mikel izan da gurean […]
Gaurkoan Onintza Enbeita batu zaigu saiora, emakumeek bertsoen munduan izan duen rolaren inguruan berba aritu da Kafe Antzokian. Gaur egun ikusgarritasun eta parte-hartze maila handiagoa lortu dute bertsolariak, bertso eskoletako lehenengo belaunaldia izan ziren, denborarekin kontziente izan dira bizi izan dutena. Emakume bertsolariek jabetze edo boteretzea indartzeko lan handia egin […]
