Bilboko Kalealdiaren XVIII. edizioa ekainaren 26tik uztailaren 1era ospatuko da.  58 emanaldi izango dira Bilbon, kaleko antzerkirik interesgarriena etorriko da Bilbora, eta bertan, zirkua, musika, txotxongiloak eta objektuen antzerkia nahasten dituen eta irudimenez beteta dagoen sorkuntza lan asko ikusteko parada egongo da, Euskal konpainia askok hartuko dute parte: Deabru Beltzak, […]

Gaurkoan Rafa Ruedak Iker Martinez Oñatiarraren bakarkako lehen lana ekarri digu “Itzalen mundua” deiturikoa. Latzen, Potemkin eta bestelako hainbat egitasmotan jardun ondoren, gaur egun Lenao taldean ari da Iker Martinez Oñatiko musikaria. Paraleloki, baina, bakarkako bideari ere heldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170616_Rafa_Iker%20Martinez.mp3 Deskargatu hemen.

ARGIAko Lander Arbelaitz erredaktoreak azaldu digunez, aste honetako ARGIA astekarian hiri baratzeak izan dituzte hizpide erreportaje nagusian. Munduan gero eta herritar gehiago doa landa girotik hirietara bizitzera. 2050erako 6.300 milioi pertsona hirietan biziko direla aurreikusten da. Eta munduko hirietan nekez egon da inoiz hain banaketa handia pertsonen eta naturaren artean. […]

“Animaliak ez dira latorrizkoak” lelopean egingo dute manifestazioa  larunbatean, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da Moyua plazan eta Arriaga antzokian irakurriko duten manifestuarekin amaituko da. Piztiak konpartsak  animaliarik gabeko ikuskizunen alde egin nahi du. Zezenketak, Vista Alegre zezen plazan; Circo Mundiala, Etxebarria parkean Aste Nagusian izaten […]

Tropa frankistak duela 80 urte sartu ziren Bilbon. Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideek gaur azaldu dutenez, hiriaren erorketaren 80. urteurrena “ez da bakarrik oroimen kontua baizik eta mobilizazio kontua”. Salatu dute frankismoaren biktimei emandako erantzuna, “oso berandu” heltzeaz gain, “hutsaren hurrengoa” izan dela justiziaren aldetik. Hilaren 18an omenaldia egingo diete […]

Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian jardunaldia, ekainaren 22an Bilbon izango da eta ikastaroa honek emango dio hasiera UEUko udako ikastaroei. Gutxi dira orain arte Ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, master bukaerako lanak edota doktorego-tesiak, ez bada alde teknologikotik, hutsune hori betetzeko asmoz jardunaldia antolatu dute Azkuna Zentroan. […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak gune degradatuen txostena aurkeztu digu. Ertzetako auzoetan etxebizitzen egoera, irismena eta ekipamenduak aztertu dituzte. Gure degradatuen txostena Bilboko hirigintza planak kontutan hartzea nahi dute. Horretarako auzoz auzo dauden gabeziak aztertu eta proposamenak bildu dituzte txostenean. Gaurko saioan karmelo eta Aitziberrek txostenaren berri eman digute. Gure degradatuen […]

Gure Esku Dagok ‘Erabakitzeko Prest’ lelopean deitutako mobilizazioarekin milaka lagunek egin dute bat larunbatean eta Bilboko Eliptika eta Euskadi plazen arteko ibilbidea jendez bete dute galdera ikur itxurako mosaiko erraldoia osatuz.17:30etan abiatu da hautetsontzi erraldoia, galdera ikurraren puntutik Euskadi plazara Nafarroako kideen eskutik, beraiek baitira hurrengo igandean, ekainaren 18an, galdeketen lekukoa […]

Migrazio-fluxuak moteldu egin diren arren, aurten ere Euskadik jatorri atzerritarreko biztanleriaren hartzaile izaten jarraitzen du. Era berean, 2017an sendotzen ari da azken urteotako joera, eta hala, Latinoamerikako biztanleen eta emakumeen ehunekoa, oro har, gora egiten ari da.  Guzti hauek aztertu ditugu Gorka Morenorekin Ikuspegi, Euskadiko migrazioa behatokiko zuzendariarekin.  2017an atzerritar […]