Pasa den larunbatean Bilbon hainbat auzogune izan ziren “Alternatiben Herria” ekimenean, eta horietariko batean klima aldaketaz jardun zuten. Hortxe egon zen Josu Larrinaga. Honen ustez, gaia zentralitatea ari da irabazten, agendan sartzen, eta bazen garaia kontuan hartuta gaiaren garrantzia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den ostegunean inauguratu zuten Mercadona Barakaldon. Gotzon Hermosilla kazetariak “lehen eguna baino azkena zela ematen zuela” esan digu. Hermosillaren arabera, orain esango digute lanpostu batzuk sortu direla, kontuan hartu gabe makrodenda honek beste hainbeste lanpostu edo gehiago suntsituko dituela denda txikietan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Unai Brea erredaktoreak aste honetako Argia astekariaren edukiak aurkeztu dizkigu. Hasteko, Klima aldaketa: bukatu da epelkeriaz jokatzeko garaia irakurtzen dugu azalean. Break berak egin du erreportaje hori, Munduaren geroak errezeta berriak behar ditu goiburua duena. Gero, berak Mugarik Gabeko Medikuak taldeak Turkian duen ordezkari Aitor Zabalgogeaskoari egindako elkarrizketa komentatu du. Ihesi […]

Ostiral eta larunbat hauetan, Inazio Tolosa eta Ramon Agirreren “Koka Kola eta barea” antzezlanaren azken emanaldiak izango dira Deustuko Erriberako Pabellon 6 aretoan. Ramon Agirre aktoreak bi urte dituen antzezlanaren gakoak kontatu dizkigu. Taularen gainean, beraz, antzerkia, instrumentuak, kantak eta gehiago asteburu honetan Pabellon 6en. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022solasramonagirre.mp3 Deskargatu hemen

Ikuspegik, EHU eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEko etorkinen gastuak eta ekarpenak aztertu ditu. Datuek oso argi hitz egiten dute: krisi gogor honetan, ere, etorkinek gehiago ematen dute gastatzen dutena baino. Horrekin batera, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariak beste ondorio batzuk aipatu ditu: etorkinek, populazioa mantentzeaz gain, gure gizartea gaztetzen dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151022hizpideasgorkamoreno.mp3