Gaurkoan hainbat kontu ekarri dizkigu Lander Etxebarriak. Hasteko datorren urteko Aurekontuak komentatu ditu. Gero, Ibilgailuen hobariak (CO2ko emisioei lotuta) udaletxean, eta Zurbaranbarri auzoak behar dituen inbertsioak. Bukatzeko, Landerrek Udal alokairurako etxebizitza kopurua handitzeko proposamena egin du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151118solaslanderetxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi zuzendariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151118solasastemaguregi.mp3 Deskargatu hemen
Datorren igandean, hilak 22, eguerdian eta arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur lan berria taularatuko dute Barakaldoko BECen. Oraingo honetan Marimotots baserri batean dabil, lurraren eta elikagaien garrantziaz ohartzen. Pasa den larunbatean Amalur disko bikoitza eta liburuaren aurkezpena egin zuten Tolosan: horietan, betiko moduan, lagun mordoak hartu du parte, […]
Pasa den astean, kontsumo taldeekin lan egiten duten baserritarren topaketa egin zuten Zornotzan. Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik etorritako 50 bat baserritar bildu ziren horretan, egoera aztertzeko eta arazo nagusiei irtenbidea emateko. Holako bilerak arruntak dira lokal mailan edo eskualdeetan, baina etorkizunean bilera gehiago egitea aurreikusi zuten Zornotzan, Unai Arangurenek kontatu […]
Getxoko Areetako Geltokia plzan izango dugu berriro Komiki Azoka, 14.ez. Ostiralean hasi eta igandera arte hainbat hitzaldi, mahai inguru, erakusketa eta 50 bat saltoki prestatu dituzte antolatzaileek, Jon Iñaki Artetxek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151118solasjoninakiartetxe.mp3 Deskargatu hemen
Pariseko atentatuen itzala luzea da eta Iparraldera heldu da: gaur, gai horrekin hasi da Pantxoa Hirigarai. Gero, Egoitz Urrutikoetxearen kasua kontatu du, eta bukatzeko, Hiri elkargo bakarraren inguruan udalak egiten ari diren eztabaida. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151117solaspantxoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokion Argia astekaria aurkeztu digu Unai Brea erredaktoreak. Zenbaki honetan itxura berria, diseinu berria eta atalen antolaketa berria dakar, atal berriak eta kolaboratzaile berriak izango ditu beraz, aurrerantzean astekariak. Azalean Susan George altermundialista. Asteko gaia “Industria lantegiak ekaitzaren ostean” da, eta gero, Unai Brea erredakoreak Josemari Esparza eta […]
Aste honetan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz, gero gaurkoa kontatzeko: Asian Dub Foundation. Bihar ostirala, Michael Shenker´s Temple of rock, eta Stereorocks izango dira. Larunbatean aldiz, Gods of Metal Tribute Festival, eta igandean The Dictators NYC. Datorren astean Antoni O´Breskey, Jon Sarasua, zinea eta hainbat kontzertu izango dira […]
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151112solasastemikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Atzo izan zen oroimenaren eguna eta dakigunez biktima guztiak ez zituzten omendu, ezta alderdi guztiek parte hartu ere. Bilduko Alba Fatuartek, memoria integratzaile eta oso baten aldeko jarrera defendatu du gaurkoan. Horrez gain, Albak beste gai batzuk jorratu ditu: 2016an ibilgaluei hobariak ez aplikatzearena edo Josune Ariztondoren parte-hartzea tertulia politikoetan, […]
