Hilean behin, Agus Perezek antzerki eta dantza munduan izan direnak eta izango direnak komentatzen ditu. Urrian “Kreditua” izan zen Arriagan, eta hilaren hasieran Vertedance/Jiri Havelka Leioan. Datorren asteburuan Medea, Edipo Rey eta Antigona izango ditugu Arriagan, eta datorren astean Huts Teatroaren “Etxekoak” Bilbon, Leioan eta Durangon. Bukatzeko, Durangon ere, hilaren […]

Denbora luze pentsatzen eman ondoren, pasa den udaberrian jarri zuten martxan Lakari kooperatiba, Zarautzen. Orain, lau emakume horiek denda ere ireki dute, elikadura eta kontsumo jasangarria lantzeko asmotan. Leire Udabek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151110solasleireudabe.mp3 Deskargatu hemen

Euskal Herrian eta Venezuelan egindako “Dena ez da futbola” dokumentala datorren astelehenean, hilak 9, emango dute Bilboko Kafe Antzokian. Koldo Zelestino egileetako batek kontatu digunez, dokumentala Arratian estreinatu zen urriaren ondarrean, baita Venezuelan ere sekulako arrakastarekin. Momentuz mundu osoko 100 bat jaialditara joango da eta laster youtube-n eskegiko dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151106solaskoldozelestinodokumentala.mp3 […]

Pasa den larunbatean Global frackdown, frackingaren aurkako eguna ospatu zen munduan zehar, baita Balmasedan ere. Momentu honetan geldiarazita dago frackingaren afera EAEn, ez aldiz Burgosen: hortxe daude Kadagua ibaia eta Ordunteko urtegia, eta horrexegatik aukeratu zuten Balmaseda ekintza bat egiteko, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151109solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen