Bigarren denboraldian dago Arrosa Sareko Zebrabidea arratsaldeko magazinea, eta gaur Nekane Zinkunegi magazinearen arduradunarekin hitz egin dugu: iazko balantzea, eguneroko kontuak, Arrosa Sareko egitasmoa, kolaboratzaileak eta gehiago izan dugu hizpide Nekanerekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151111hizpideakepazinkunegi.mp3 Descargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151111solasateaitziberulibarri.mp3 Deskargatu hemen
Hilean behin, Agus Perezek antzerki eta dantza munduan izan direnak eta izango direnak komentatzen ditu. Urrian “Kreditua” izan zen Arriagan, eta hilaren hasieran Vertedance/Jiri Havelka Leioan. Datorren asteburuan Medea, Edipo Rey eta Antigona izango ditugu Arriagan, eta datorren astean Huts Teatroaren “Etxekoak” Bilbon, Leioan eta Durangon. Bukatzeko, Durangon ere, hilaren […]
Denbora luze pentsatzen eman ondoren, pasa den udaberrian jarri zuten martxan Lakari kooperatiba, Zarautzen. Orain, lau emakume horiek denda ere ireki dute, elikadura eta kontsumo jasangarria lantzeko asmotan. Leire Udabek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151110solasleireudabe.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151110solasasteiruneuria.mp3 Deskargatu hemen
Euskal Herrian eta Venezuelan egindako “Dena ez da futbola” dokumentala datorren astelehenean, hilak 9, emango dute Bilboko Kafe Antzokian. Koldo Zelestino egileetako batek kontatu digunez, dokumentala Arratian estreinatu zen urriaren ondarrean, baita Venezuelan ere sekulako arrakastarekin. Momentuz mundu osoko 100 bat jaialditara joango da eta laster youtube-n eskegiko dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151106solaskoldozelestinodokumentala.mp3 […]
Pasa den larunbatean Global frackdown, frackingaren aurkako eguna ospatu zen munduan zehar, baita Balmasedan ere. Momentu honetan geldiarazita dago frackingaren afera EAEn, ez aldiz Burgosen: hortxe daude Kadagua ibaia eta Ordunteko urtegia, eta horrexegatik aukeratu zuten Balmaseda ekintza bat egiteko, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151109solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Barakaldon, duela hiru urte, Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen etxetik kaleratuko zutela jakitean. Gaurkoan, Gotzon Hermosillak gogora ekarri digu momentu latz hura, eta horrez gain, aurten Barakaldon 88 etxegabetze gertatu direla kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151109solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
“Etxerako lanak: alferrik galdutako arratsaldeak?” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean, eta gehiegizko etxerako lanen gai horrekin hasi da gaur Unai Brea erredaktorea biharko data duen 2482. zenbakia aurkezten. Petsonaia Jose Yoldi kazetaria da, eta Bestelako gaietan “Osasunaren autokudeaketa: Erleen pozoiz sendatu elkarlanean” artikulua dugu. Erdiko kaieran, aldiz, Donbass: Gerra […]
Lur Malleak Prest aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu digu, urriari dagokiona. Bertan, elkarrizketa nagusia Boga garagardoa egiten duen Urtzi Ugalderi egin diote. Erreportajean San Inazioko Levante plazaren itxura berria aztertu dute, eta artikuluan duela gutxi aske geratu den Txente Askasibarrekin hitz egin dute. Literaturan Goizalde Landabasoren “Babeserako kopia” liburua jorratu dute, […]
