Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151029solasmikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Asteburuan egondakoari errepasoa eginez hasi da gaur Mikel Urbeltz. Gero, atzoko “Desentxufatuak” antzezlana izan du mintzagai, eta gaurko BIMEko ekitaldiak. Bihar BIME gehiago izango dugu, eta ostiralean Muchachito Bombo Infierno, eta Stereorocks. Larunbatean Pink Tones izango dira, eta bukatzeko, datorren astean, Urbeltzen Dantza Ganbara, prentsaurrekoak, kontzertuak… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasmikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen
Hilaren amaieran, normalean azken ostegunean, udalbatza egiten dute Bilbon, eta hala egingo dute bihar. Berri horrekin hasi da Bruno Zubizarreta gaurkoan. Horrez gain, atzoko EH Bilduren batzarra, Irala-Eskurtzen lanekin dituzten arazoak, eta Zorrotzako eraso matxista gaiak jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasbrunozubizarreta.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasasteaitziberolabarria.mp3 Deskargatu hemen
Bizilurrek eta EHNE-Bizkaiak antolatuta, martxan dago “Bide berriak” lehiaketa. Helburu nagusia Elikadura burujabetza jorratzea da, eta bideoak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da. Bizilurreko Miren Saizek hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasmirensaiz.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151027solasastebige.mp3 Deskargatu hemen
Nicolas Bonnemaison medikuari bigarren epaiketa egin diote, eta fiskalak nahi zuen bezala kondenatu egin dute; dena den, espetxera ez da joango. Horrekin batera, Pantzo Hirigaraik pasa den larunbateko Deidar manifestazioa, Abokatuak greban, eta Betizuak sustengatzeko Iparraldeko elkartea gaiak jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151027solaspantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean Bilbon hainbat auzogune izan ziren “Alternatiben Herria” ekimenean, eta horietariko batean klima aldaketaz jardun zuten. Hortxe egon zen Josu Larrinaga. Honen ustez, gaia zentralitatea ari da irabazten, agendan sartzen, eta bazen garaia kontuan hartuta gaiaren garrantzia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den ostegunean inauguratu zuten Mercadona Barakaldon. Gotzon Hermosilla kazetariak “lehen eguna baino azkena zela ematen zuela” esan digu. Hermosillaren arabera, orain esango digute lanpostu batzuk sortu direla, kontuan hartu gabe makrodenda honek beste hainbeste lanpostu edo gehiago suntsituko dituela denda txikietan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Unai Brea erredaktoreak aste honetako Argia astekariaren edukiak aurkeztu dizkigu. Hasteko, Klima aldaketa: bukatu da epelkeriaz jokatzeko garaia irakurtzen dugu azalean. Break berak egin du erreportaje hori, Munduaren geroak errezeta berriak behar ditu goiburua duena. Gero, berak Mugarik Gabeko Medikuak taldeak Turkian duen ordezkari Aitor Zabalgogeaskoari egindako elkarrizketa komentatu du. Ihesi […]
